Back

Aurkezpena

2015eko irailaren 25ean, eta bi urteko lanketaren emaitza gisa, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako 2030 agenda onartu zuen. 17 helburu orokor eta 169 helburu zehatz biltzen dituen dokumentuan, pertsonen eta planetaren ongizaterako ildoak markatu ziren, esparru ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan kokatzen direnak.

Urte berean, 2015eko maiatzaren 24an, Francisco Aita Santuak argitara eman zuen Laudato Si’ (‘bedeinkatua izan zaitez’) entziklika, guztion etxea den Lurra zaintzeko irizpideak zehazten dituena, “egiazko giza ekologiaren” bidez. Dokumentuak zazpi helburu biltzen ditu eraldaketa ekologikorako bidean, ekologia sozial eta kulturalak bideratuta.

Aipatutako dokumentuek bat egiten dute bete-betean BAMek ezarrita dituen misio, bisio eta balioekin. Gure identitatea zedarritzen duten printzipioetan oinarrituz, eta gure izaera kristauarekin bat eginez, konpromiso saihestezina planteatzen digute aipatutako bi ekimenek. Horrela, bada, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak eraldaketa horretarako bere esku dauden bideak jorratzeko konpromisoa hartzen du bere eguneroko jardueran.

Garapen jasangarrirako helburuak eta 2030 Agenda

2015eko irailaren 25ean, munduko liderrek beren egin zituzten zenbait helburu global, pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta guztion ongizatea bermatzeko asmoz, garapen jasangarrirako agenda berri baten parte gisa. Helburu bakoitzak datozen 15 urteetan erdietsi beharreko helburu espezifikoak ditu.

Eta horietara iristeko, ezinbestekoa da denek betetzea norberari dagokiona: gobernuek, sektore pribatuak, gizarte zibilak eta zu eta gu bezalako norbanakoek.

helburuak

Laudato Si’ helburuak

2015eko maiatzaren 15ean, Francisco Aita Santuak Laudato Si’ (Bedeinkatua izan zaitez) izeneko entziklika argitaratu zuen, oinarri hartzen duena eraldaketa ekologikoa eta ekologia integrala.

2017ko urtarrilaren 1ean, abian jarri zen Pertsonen garapen integralerako zerbitzurako dikasterioa.

2020ko maiatzaren 24an, Francisco Aita Santuak hasiera eman zion Laudato Si’ entziklikaren hausnarketarako urteari, eta gonbitea luzatu zuen gure Etxe komun hau zaintzeko eta neba-arreba zaurgarrienei laguntzeko.

2021eko maiatzaren 25ean Laudato Si’ plataforma eratu zen. Bertan, dokumentuan jasotzen diren zazpi helburuak lantzeko zazpi urteko epea zehaztu zen, erabateko jasangarritasuna lortzeko ibilbidea zedarritu zen, eta proiektuen bitartez atxikitzeko gonbitea luzatu zen.

Laudato Si’-ren helburuek bat egiten dute Agenda 2030en jasotakoekin.

https://www.laudatosi.va/en.html

laudato-si-helburuak

BAM 2030 agendarekin eta Laudato Si’ helburuekin bat

Lehen azterketa batean BAMen misio, bisio eta balioen eta GJHen zein LSHen artean egon daitezkeen lotuneak identifikatu ziren. Lotura horiek aurretik BAMen egindako hausnarketekin erkatu ziren, hiru eremutan jarrita fokua:

  • Identitatea
  • Hezkuntza-eredua
  • Garapen jasangarrirako helburuak

Prozesu horren emaitza gisa, hausnarketa estrategikoa, misioa, bisioa eta balioak eta GJHak zein LSHak uztartzen dituen proposamena egin zen. Proposamen horrek hiru helburu espezifiko biltzen ditu lan-esparruan:

lan-esparruko-ekintza-eremuak
  1. HE ERAKUNDEA: ekologia integralaren ikuspegia erakundearen estrategia eta jarduerarekin uztartzea, guztiontzako onerako ekarpen gisa.
  2. HE IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA: ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan ekologia integralaren eta guztiontzako onaren ikuspegia txertatzea, GJHen bitartez.
  3. HE ESPIRITUALTASUNA: hezkuntzarako jarduera pastorala berrinterpretatzea, aldaketa integralaren ikuspegitik.

Hiru helburu horiek aintzat hartuta, BAMek datozen urteetarako dituen erronkak zedarritu dira, bi esparrutan ardaztuta: hezkuntza-eredua, eraldaketarako tresna gisa eta erakunde mailako konpromisoa.

BAM erronkak

Aurkeztutako abiapuntu horretatik eta barne-hausnarketa baten emaitzaz, BAMek bere jardunarekin uztartzen diren erronkak identifikatu ditu bai GJHen artean bai LSHen artean.

Erronka horiek BAMen misioan, bisioan eta balioetan islatzen dira.

  1. Hasierako prestakuntza eskaintzea irakasleei, sormenez eta eraginkor erantzuteko haien lan-esparruko beharrei
  2. Euskal hizkuntza eta kultura lantzea ikuspegi ireki eta pluraletik
  3. Lanean ari diren langileen etengabeko prestakuntza
  4. Ikerketa pedagogiko-didaktikoa irakaskuntzaren esparruan”
  1. Hezkuntza-bikaintasuna
  2. Gizartea eraldatzea
GJH LSH
Justizia
Ekitatea
Elkartasuna
Elkarrizketa
Irekitasuna
Partaidetza
  1. helburua: Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea
  2. helburua: Genero‐berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea
  3. helburua: Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea
  4. helburua: Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea
  5. helburua: Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea
  6. helburua: Neurri urgenteak hartzea klima‐aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko
  7. helburua: Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan
  1. helburua: Lurraren aldarria
  2. helburua: Pobreen aldarria
  3. helburua: Ekonomia ekologikoa
  4. helburua: Bizimodu jasangarria
  5. helburua: Hezkuntza ekologikoa
  6. helburua: Espiritualtasun ekologikoa
  7. helburua: Erkidego konpromisoa eta ekintza partehartzailea

Hezkuntza-eredu eraldatzailea

Hezkuntza-zentro garen heinean, BAMen ardura behinena hezkuntza-ereduari dagozkion gida-lerroak eta erronkak identifikatzea da. Baina hori baino haratago, eta gure helburua irakasleak prestatzea izanik, gogoan dugu hezkuntzak aldaketa sozialerako duen garrantzia eta gure ikasleek duten gaitasuna hemen jasotako erronken irismena biderkatzeko haien lan-esparruan. Hori dela eta, BAMek sei arlotan oinarritzen den hezkuntza-eredu eraldatzailea sustatu nahi du:

GURE HEZKUNTZA-EREDU ERALDATZAILERAREN OINARRIAK

  • BIKAINTASUNA
  • JUSTIZIA
  • EKITATEA
  • INKLUSIOA
  • KULTURA ETA IDENTITATEA
  • JASANGARRITASUNA

Erakunde konprometitua

Bestalde, BAMen kontziente gara irakasleen prestakuntzatik haratago erakunde gisa dugun eragiteko ahalmenaz beste esparru batzuetan ere, eta gaitasun hori baliatu nahi dugu gure konpromisoa eremu horietara ere zabaltzeko, honako oinarrietatik abiatuta:

GURE KONPROMISOAREN OINARRIAK

  • ZERBITZUA
  • JUSTIZIA
  • TESTUINGURUA
  • INKLUSIOA
  • EKITATEA
  • KULTURA ETA IDENTITATEA
  • JASANGARRITASUNA

Berriak

Antzerki Tailerra Ikasturtearen Amaiera

Aurreko urteetan bezala, Haur Hezkuntzako Graduko 3. mailako ikasleek Antzerki Tailerra ikasgaian egindako ibilbidea burutu da, eta horren erakusgarri, irudi batzuk erakutsi nahi ditugu haien lana erakusteko.

Erakundearen plan estrategikoa irratiko elkarrizketan

Jone Ozerinjauregi eta Leire Garamendi BAMeko zuzendaria eta zuzendariordea, Herri Irratia eta Bizkaia Irratian egon dira erakundearen bigarren Plan Estrategikoari buruz hitz egiteko. 

Herri Irratia BAMen

Egun on, Bizkaia herri irratiko irratsaioa BAMetik emititu zen. Espazio horretatik ikasle batzuk pasa ziren esperientzia ezberdinen berri emateko; Jorge Goitisolok eta Alice Zottolik Erasmus ikasle gisa izandako esperientzia azaldu zuten, eta Nagore Hernaizek Graduko ikasketak amaitzen dituzten ikasleentzako orientazio-jarduerak nolakoak diren azaldu zuen. Gure artean izan genituen, halaber, ikasketak eta kirol ibilbidea uztartzen dituzten beste ikasle batzuk;  hala nola, Maialen Mielgo eta Unai Santamaria; eta musikaren munduan hasi berriak diren beste batzuk ere, Naiara Trifol eta Enara González, esaterako.

BAM Bilboko Elizbarrutiaren 75.urteurrenaren Eleiza plazara ospakizunean

Maiatzaren 17an, BECeko 3. pabiloian izan dira Elizbarrutiko erakunde guztiak, jai giroan eta gizarteari irekita egin den topaketan. BAM ere bertan izan da eta bere lana erakutsi du, ume eta nagusiak parte hartzera animatuz eta ospakizunean bat eginez. Zorionak gure Elizbarrutiari!

KIROLA, BAKE ETA GARAPENAREN ERAGILE

Ikasleen jaiaren ospakizuna: kirola, bakea eta garapena protagonista

Haur Hezkuntzako 4. mailako ikasleek unibertsitateko hiri-baratzean lantzen dute etorkizuna

Gogotsu eta eskuak lurrean murgilduz, BAMeko Haur Hezkuntzako graduko 4. mailako ikasleak hiri-baratze baten sorreran murgildu dira. Ekimen praktiko honek etorkizuneko hezitzaileei etorkizuneko ikasgeletarako tresna pedagogiko moldakor eta aberasgarri bat ezagutzea du helburu. Letxugak, zerbak, perrexila, azenarioak albaka, lutxarbiak… izan …

BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.