
Erakundearen plan estrategikoa irratiko elkarrizketan
Jone Ozerinjauregi eta Leire Garamendi BAMeko zuzendaria eta zuzendariordea, Herri Irratia eta Bizkaia Irratian egon dira erakundearen bigarren Plan Estrategikoari buruz hitz egiteko. Elkarrizketan adierazi dutenez, hezkuntzaren egungo testuingururen eta erakundearen azterketa sakonean oinarrituz BAMen nortasun ikur diren bikaintasuna, gizartearen eraldaketarako hautua eta euskara eta euskal kulturaren transmisioaren ardatzetan errotutako plana da, 2025-2030 urteen artean gauzatuko diren zortzi proiektutan zehaztu dena, gizarteari eta batez ere Euskal Herriko hezkuntza sistemari ekarpen esangarria egiteko helburuarekin.