
Herri Irratia BAMen
Egun on, Bizkaia herri irratiko irratsaioa BAMetik emititu zen. Espazio horretatik ikasle batzuk pasa ziren esperientzia ezberdinen berri emateko; Jorge Goitisolok eta Alice Zottolik Erasmus ikasle gisa izandako esperientzia azaldu zuten, eta Nagore Hernaizek Graduko ikasketak amaitzen dituzten ikasleentzako orientazio-jarduerak nolakoak diren azaldu zuen. Gure artean izan genituen, halaber, ikasketak eta kirol ibilbidea uztartzen dituzten beste ikasle batzuk; hala nola, Maialen Mielgo eta Unai Santamaria; eta musikaren munduan hasi berriak diren beste batzuk ere, Naiara Trifol eta Enara González, esaterako.
Bestalde, Jone Ozerinjauregi zuzendariak eta hizkuntza saileko irakasleek BAMen irakurketaren ulermenaren irakaskuntza nola bideratzen den azaldu zuten. Santiago Larrañaga irakasleak, bestalde, BAMen abian diren ikerketa proiektuak azaldu zituen.