Jon Ortuondo Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika Saileko BAMeko irakasle eta ikertzailea elkarrizketatu dugu. Nola sortu zen Mexikon truke akademiko bat egiteko aukera? Aukera Deustuko Unibertsitateak kudeatzen duen Erasmus+ programaren bidez sortu zen. Aspalditik neukan atzerrian egonaldi bat egiteko …
Síntesis argitaletxeak Retos en la transformación de los entornos de aprendizaje en educación superior izeneko liburua plazaratu du. Bertan, “Los proyectos interdisciplinares como reto educativo” izeneko kapituluaren egileak BAMeko irakasleak dira, hain zuzen ere, Zientzien diziplinarteko ikaskuntzarako metodo aktiboen laborategia irakasgaian aritzen diren irakasleak.
Aurreko urteetan bezala, Haur Hezkuntzako Graduko 3. mailako ikasleek Antzerki Tailerra ikasgaian egindako ibilbidea burutu da, eta horren erakusgarri, irudi batzuk erakutsi nahi ditugu haien lana erakusteko.
Jone Ozerinjauregi eta Leire Garamendi BAMeko zuzendaria eta zuzendariordea, Herri Irratia eta Bizkaia Irratian egon dira erakundearen bigarren Plan Estrategikoari buruz hitz egiteko.
Egun on, Bizkaia herri irratiko irratsaioa BAMetik emititu zen. Espazio horretatik ikasle batzuk pasa ziren esperientzia ezberdinen berri emateko; Jorge Goitisolok eta Alice Zottolik Erasmus ikasle gisa izandako esperientzia azaldu zuten, eta Nagore Hernaizek Graduko ikasketak amaitzen dituzten ikasleentzako orientazio-jarduerak nolakoak diren azaldu zuen. Gure artean izan genituen, halaber, ikasketak eta kirol ibilbidea uztartzen dituzten beste ikasle batzuk; hala nola, Maialen Mielgo eta Unai Santamaria; eta musikaren munduan hasi berriak diren beste batzuk ere, Naiara Trifol eta Enara González, esaterako.
Maiatzaren 17an, BECeko 3. pabiloian izan dira Elizbarrutiko erakunde guztiak, jai giroan eta gizarteari irekita egin den topaketan. BAM ere bertan izan da eta bere lana erakutsi du, ume eta nagusiak parte hartzera animatuz eta ospakizunean bat eginez. Zorionak gure Elizbarrutiari!
Ikasleen jaiaren ospakizuna: kirola, bakea eta garapena protagonista
Gogotsu eta eskuak lurrean murgilduz, BAMeko Haur Hezkuntzako graduko 4. mailako ikasleak hiri-baratze baten sorreran murgildu dira. Ekimen praktiko honek etorkizuneko hezitzaileei etorkizuneko ikasgeletarako tresna pedagogiko moldakor eta aberasgarri bat ezagutzea du helburu. Letxugak, zerbak, perrexila, azenarioak albaka, lutxarbiak… izan …
Erlijioaren Pedagogia eta Didaktika irakasgaiaren barruan, Erlijioen arteko mahai-inguru bat egin da. Bertan parte hartu dute Bahai Komunitateko Carmen Lozonek, Eliza Ortodoxoko Aita Petruk, Eliza Ebanjelikoko Silvano Tanonek, Bilboko Meskitako Abderrahimek eta Eliz arteko elkarrizketaren arduradunak.
Haur Hezkuntza graduko ikasleek Karrantzako fauna basatiaren harrera zentroa bisitatu dute.