Joan den apirilaren 7an Begoñako Andra Mari (BAM) Irakasleen Unibertsitate Eskolako Graduko IX. promozioaren Graduazio Ekitaldia ospatu zen Bilboko Euskalduna jauregian.
Aurten ere, kanpoko hotzari aurre eginez, BAMeko ikasle eta ikasleek korrikaren lekukoa hartuta korrika egiteko elkartu ginen, euskararen aldeko berotasunak hauspotuta.
Erasmus+ Praktikak deialdia zabalik dago datorren ikasturteko Practicum IIa atzerriko ikastetxe baten egiteko interesa daukaten ikasleentzat. Eskaera-epea apirilaren 24ra arte dago zabalik.
DECAren prestakuntzatik, Elizaren errealitatea aztertzen ari gara Bizkaian. Beraz, Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa ezagutzera joan ginen, BAM dagoen eraikina berean.
Dagoeneko, gure artean ditugu seihileko honetan gurekin ikasiko duten mugikortasun-programako ikasleak.
Elizbarrutiko bake-topaketa BAMen, non Maixabelen esperientzia entzuteko aukera izan dugu (hiru Goya-sari jaso dituen filmean jasotakoa), Bake eta Adiskidetzarako elizbarrutiko arduraduna den Galo Bilbaok lagunduta
“Carmelo Etxenagusia” III. ohorezko aipamena On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuari, Miren Josune Ariztondori, Ander Manterolari eta Angel Maria Unzueta zenari eman zaie.
Gaur, zeinu-ikastaroa abiatu da BAMen, 20 partaiderekin. Ikastaro honen helburua inklusioaren ikuspegitik abiatzen da, gure ikasleei etorkizunean izan ditzaketen ikasle gorrekin komunikatzeko eta haien garapenean laguntzeko tresnak eskaintzeko xedearekin.
Otsailaren 15era arte irekita dago Eusko Jaurlaritzaren “Euskadiko gazteak lankidetzan” programan izena emateko epea. Hogeita bost urteko eskarmentua duen ekimen da hau. Udako hilabeteetan (uztailetik urrira) garapenerako jardueraren batean parte hartu nahi baduzu Asian, Afrikan edo Ameriketan.
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako Ate Irekien Jardunaldiak Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza arloko irtenbide profesionala aukeratu nahi dutenentzako antolatzen ditugu. Bertan, gure graduak ezagutzera ematen ditugu. Otsailaren 15ean aurrez aurre – 17:30 | Otsailaren 16an online – 17:30.