BAMeko Lehen Hezkuntza graduko 3. mailako ikasleek Arte-hezkuntza eta bere didaktika ikasgaian buztinez sortutako piezak bildu ditugu hemen. Lehen hezkuntzako ikasleek eskoletan ontziak egiteko erabili ohi duten teknika bera erabilita, formekin eta koloreekin jokatzeko aukerak aztertu dituzte, ohiko eredutik urrundu eta aukera berriak arakatuz, sormenerako bideak jorratzeko ahaleginean.
Urtero bezala, Arte-hezkuntza eta bere didaktika ikasgaiaren barruan eta Pello Ulazia irakaslearen gidaritzapean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek hainbat irudi eskaintzen dizkigute, deigarriak, iradokitzaileak, biziak… Atal honetan, sorkuntza horietako batzuk bildu nahi izan ditugu.
‘Aita hor dago’ liburuarekin, Pello Ulazia irakasleak sorkuntza artistikoa arlo ezberdinetan sustatzera bideratutako “Egile” saria lortu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.
Abenduaren 1ean, BAM CFSomorrostron izan zen, bere hezkuntza-eskaintza aurkezten beste hainbat unibertsitaterekin batera. Hurrengo hitzordua Begoñazpi ikastolan izango dugu, hilaren 20an!
Eusko Legebiltzarrak etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren oinarriak zehazteko ponentzian agerraldia egin dute BAMeko zuzendariak eta idazkari akademikoak, Santiago Larrañaga eta Loreto Garcíak, hurrenez hurren.
BAMek eskolako ate nagusiaren aurrean egingo du, 11:35etan, 25N Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta.
Joan den asteazkenean, Bizkaia irratiko lagunak izan genituen BAMen. Hainbat elkarrizketa interesgarri izan ziren eta hainbat gai landu ziren bertan. Saioa galdu zuenak edo berriz entzun nahiko lukeenak ondoko esteketan dauzka eskuragarri:
Joan den astean, Bakuva elkarteko Raúl Fernández izan zen BAMen, kirolak integrazioan joka dezakeen rolaz hitz egiteko
Azaroaren 3an, Gizartea eta Eskola irakasgaian, lau mahai-inguru egin dira hezkuntza inklusiboari buruz, Pastoralaren eta unibertsitate-hedapenaren arloarekin koordinatuta.
Memoriaren Egun honetan, BAMen beren lekukotasuna eman duten biktimen konpromisoa eta eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu.