Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan, berriz ere, biktimen testigantza eta Euskadiko biolentziaren memoria jaso dute.
Azken bost urteetan, Eusko Jaurlaritzak laneratzeko bekak eskaini izan ditu, irakasle-ikasketak amaitu berri dituztenen lanerako jauzia errazteko asmoz. Beka eskatzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta urte horretan graduatu izana dira. Hiru hilabeteko lanaldia da, 500€ soldatarekin eta Gizarte Segurantza ordainduta.
Asteon, oposizioak prestatzeko ikastaroa abiatuko dute BAMeko zenbait ikaslek. Iaz Deusto Alumnirekin izandako esperientziatik abiatuta, BAMek eta San Agustín akademiak, lankidetzan, oposizioak prestatzeko ikastaroak eskainiko dituzte beste behin ere.
2010ean UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroak martxan jarri zuen “Eman minutu 1” ikus-entzunezko lanen lehiaketa. Honen helburua, mundu mailan giza eskubideekin zerikusia duten arazoei buruz gizartea sentikor bihurtzea eta kontzientzia zabaltzea da.
Boluntariotza Azoka, irailaren 27tik urriaren 1era, erakundeen erakusleiho izan nahi du, egun bat eskainiz UNIKIDE programarekin elkarlanean aritzen diren unibertsitate bakoitzean (Deustu, BAM, EHU eta Mondragon Unibertsitatea).
Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolak BAM urriaren 4an erabateko asistentziara itzuliko da segurtasun-neurriak betez eta bermatuz. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Sailak eta EAEko hiru errektoreek irailaren 24an izandako bileran, unibertsitateetan presentzialtasun osoa berreskuratzea erabaki zen.
Irailak 22an, ‘Goazen!’ 2021-2022 pastoral kurtsoari hasiera emateko ekitaldia ospatuko da arratsaldeko 18:00etan, Jesuitak Indautxuko “Josemi Goldaracena” pabiloian. On Joseba Segura izango da saioaren buru.
Irailaren 10ean, Begoñako Andra Mari irakasleen unibertsitate-eskolako ikasleak Derion izan dira eskolak antolatutako harrera-ekitaldian
Ikasle berrien harrera irailaren 10ean izango da. Irailaren 13an irekiko dira gela guztien ateak ikasturteari hasiera emateko. Laugarren mailako ikasleek praktikak egingo dituzte lehenengo seihilekoan eta irailaren 9an izango dute praktikaldiaren aurkezpena.
Joan den martxoaren 25 eta 26an, BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako Lehen Hezkuntza graduko 3. eta 4. mailako ikasleak Sopelan izan ziren, Peñatxuri surf-eskolak lagunduta.