Ikasturtea amaituta, etorkin gazteei gaztelania irakasteko proiektuko partaideek (pastoraleko kide, irakasle eta BAMeko ikasleak) ikasturte honetan BAMen hasitako esperientzia ebaluatu dute.
Gaztelania ikasten ari diren ikasleek Donostiarako txango batekin amaitu dute ikasturtea
Maialen Mielgo Rodero BAMeko ikaslea, Espainiako Arraun Olinpikoko Txapelduna
Bategin. Elkartasun-Udan parte hartu nahi baduzu erakunde eta eragile sozialek sustatutako ekimen solidario honetan, eta elkartasun-uda ezberdin batez gozatu, lehen eskutik ezagut dezakezu zertan datzan.
Hilaren 7an, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Bizkaiko Eleizaren Histori Artxiboan aritu ziren, aipatutako artxiboa, Bilboko Eleiz Museoa eta BAMeko laborategia uztartzen dituen diziplinarteko proiektuaren baitan.
Frantzisko Aita Santuak On Joseba Segura Etxezarraga Bilboko gotzain izendatzeko erabagia hartu dau. Gaur egun Eleizbarrutiko gotzain administratzaile dana Bilboko gotzain karguaz jabetzeko eleizkizuna datorren uztailaren 3an ospatuko da, goizeko hamaiketan, Bizkaiko uriburuko Santiago Apostolua katedralean.
Bilboko Elizbarrutiak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak Deustuko unibertsitatearekin duen atxikipen akordioa eguneratu eta berritzeko.
Lehen Hezkuntza graduko 1. mailako zenbait ikaslek Rafael Cristóbal psikiatra elkarrizketatu dute. Lehen Hezkuntzan emozioek zer garrantzia duten eta nola lantzen diren ari dira aztertzen ikasleak Ikerketa Metodo eta Teknikak izeneko ikasgaian
Maialen Mielgo Rodero BAMeko ikasleak zilarrezko domina lortu du Banyolasko uretan ospatu berri den Espainiako Udaberriko Irekian, eta Selekzioarekin geratu da kontzentratuta. Bertan egingo dira Arraun Olinpikoko Munduko Txapeleketara joango diren ontzietarako probak, aurten Racice-n (Txekiar Errepublika) uztailean ospatuko dena. Domina Unai bere nebak jarri zion, bera ere selekzioarekin geratuko da.
Maialen Mielgo Rodero BAMeko ikaslea Bizkaia Bizkaialde Fundazioak antolatutako urteko bileran jaso du iazko lanagatiko errekonozimendua, Bizkaiko beste kirolari batzuekin batera. Ekitaldia Euskalduna Jauregian izan eguaztenean, martxoak 24, eta bertan egon ziren eskolako lankide izandako Lorea Bilbao ahalduna eta Carlos Sergio, Bizkaialdeko Patronatuko kidea ere, Bizkaiko kirol desberdinetako kirolari eta zaleekin batera.