Urrian eta azaroan, BAMek lau biktimaren testigantza jaso du, Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza Planaren Adi-adian Programaren esparruan. Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, BAMeko hezkuntza-komunitate osoa gonbidatu nahi dugu AMETS egitera.
Lehenengo kurtsoko ikasleek Nerea Ijurco Jose Maria Ijurcoren alabaren eta Maria del Carmen Illarramendiren lekukotasuak entzun zuten. Ijurco eta Illarramendi zaurituta geratu ziran euren autoan jarritako bonbak eztanda egin ondoren, ‘Batallón Vasco Español’ dalakoak bere gain hartu eban atentatuan
BAMeko zuzendaritzaren nire arduraldiaren zati luzeenean zehar Angel Mari Unzueta Bilboko Elizbarrutiko Bikario Nagusia zen, eta Gotzainaren eskuordetzearen bitartez Erakundearen Batzordeko presidentea.
Labayru Fundazioak eta BAM – Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak irakaslegaientzako 4 ikastaro labur antolatu dituzte.
Larunbat honetan, azaroaren 14an, Angel Mari Unzueta gure lankidea hil da bat-batean. Angel Mari BAM Eskolako Erakunde Batzordeko buru izan zen urte askotan.
BAMek bere dolumina helarazi nahi die Afganistaneko Kabuleko Unibertsitatean izandako atentatuetako biktimei, senideei eta Afganistaneko gizarte guztiari; bere minarekin bat egiten du eta bere elkartasun osoa adierazten die.
Memoriaren eguna eta Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna gertu daudela eta, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola Euskadiko indarkeriaren biktimen lekukotasuna eta oraintsuko memoria jasotzen ari da. BAMeko Lehen eta Haur Hezkuntzako 150 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen Adi-adian programan.
BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak UNITOUR Orientazio Azokan parte hartuko du, eta, bertan, honako balio hauetan oinarritzen duen prestakuntza-proposamena emango du jakitera: justizia, berdintasuna, elkartasuna, elkarrizketa, irekitasuna zein partaidetza eta inspirazio euskaldun nahiz kristau argia.
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak 2020-2021 ikasturteari hasiera eman dio bi aldaketa garrantzitsurekin: batetik, egoitza berria, aldi baterako Deriora lekualdatuko baita; eta, bestetik, COVID-19ak eragindako osasun-protokoloak.
BAM Irakasle Eskolak Derioko Seminarioa eraikinean hasiko du 2020-2021 ikasturtea; dagoeneko instalazio berriak prest daude ikasturteari hasiera emateko. Jarduera presentziala ziurtatuko da. Osasun neurriak zaintzea lehentasunezkoa izango da irakaskuntza jarduera berme guztiekin aurrera eramateko.