Eusko Jaurlaritzak Trantsizioa hezkuntza arlotik lan mundura Beka Programaren edizio berri bat abiarazi du.
Azpiegiturei eta zerbitzuei begira BAMek behar dituen kalitatea eta egokitasuna aztertu ondoren, eskolaren aldi baterako kokalekua jatorrizko egoitza izatea erabaki da, Derioko seminarioko eraikina, alegia.
Joan den martxoaren 13tik BAMek zuzeneko irakas-jarduera eten du, berriro jakinarazi arte.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailek erabakita, aurrez aurreko irakaskuntza etengo da martxoaren 13tik bestelako abisurik ez den bitartean.
Joan den otsailaren 20an, BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako Ate Irekien Jardunaldia ospatu genuen. Etorkizuneko ikasleak eta beraien senideak kontuan hartuta, 150 lagun baino gehiago hurbildu ziren eskolara.