Maialen Mielgo BAMeko ikaslea aukeratu dute Deustuko Unibertsitatea ordezkatuko duen ontziaren buru izateko, Deustu-Ingeniariak estropada tradizionalean. Maialen arraun olinpikoan zein banku finkoan eskarmentu handiko arraunlaria da eta sari ugari jaso ditu errendimendu handiko arraunean hamarkada baino gehiago izan ondoren. Deustuko Estropada itsasadarrean egiten da urtero, 1981ean lehen aldiz ospatu zenetik.
Haur Hezkuntzako eta Gradu Bikoitzeko ikasleek, Familia eta Eskola ikasgaian, ijitoen etniari buruz gehiago jakiteko aukera izan dute, Kale Dor Kayiko Elkarteak martxoaren 4an emandako sentsibilizazio tailerraren bidez.
Leire Garamendi, BAMeko zuzendariordea eta Orientazio Zerbitzuko arduraduna, Bizkaia Irratian eta Radio Popularren elkarrizketatua izan da. Leirek etorkizuneko unibertsitarioek beraien ikasketak ondo aukeratzeko eta bideratzeko gakoak eman dizkigu. Gainera, irakaskuntza lanbidearen potentziala azpimarratu du, etorkizuneko gizartean egundoko eragina daukala adieraziz.
BAMeko azken mailako ikasle talde batek BAMeko alumniekin elkartzeko aukera izan zuen. Ikasle ohien esperientzia gradua amaitzear dauden ikasleekin partekatzeko helburuarekin antolatu zen.
Maialen Mielgo laugarren mailako gure ikasleak Castrelo de Miñon (Galizian) izan da joan berri den asteburuan, eta urrezko domina eskuratu du bertan ospatutako Espainiako Arraun Olinpikoko Erkidegoarteko Txapelketan. Maialen Euskadiko Selekzioaren izenean egin zuen arraun emakumezkoen 4x …
Ikaskide bati esker. Egun batean, nire nota orokorrari begiratu ote nion galdetu zidan, ez bainuen behatu. Egiaztatzea erabaki nuen, eta baldintzak betetzen nituela konturatu nintzen. Hala ere, ez nekien asko programari buruz; beraz, galdetu nion ea informazio pixka bat eman ziezadakeen. Berak esan zidan onena Deustuko Unibertsitatearekin eta BAMekin zuzenean kontsultatzea zela.
Memoriaren Egunaren ospakizunean eta Giza Eskubideen Egunaren harira, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM) Euskadiko asmo politikoko indarkeriaren biktimen testigantzak hartu ditu.
Aurton ere, BAM Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak UNITOUR Orientazio Azokan parte hartu du, eta bertan, bere prestakuntza-proposamen berriaren eskaintza erakutsi du.
Rubén Iduriagak eta Mercedes Reglerok, Madrilgo CES Don Bosco unibertsitate salestarren zuzendari eta zuzendariordeak, BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola bisitatu dute.
Gurekin izan genituen Artxandape ikastolatik etorrita Zuhaitz Bilbao (ikastetxeko zuzendaria), Unai Cuellar (LHko irakasle eta ikasketa-burua) eta Gorane Galarza (HHko irakaslea).