Joan den ostiralean, hizkuntza-jarreren inguruko hirugarren eta azken tailerra izan genuen Lehen Hezkuntza Graduko lehenengo mailako ikasleekin. Esperientzia oso aberasgarria izan da gure ikasleen formakuntzarako.
Gure unibertsitateko Galo Bilbao irakasleak Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza institututik antolatutako Laudate Deum: garrantzitsuena premiazkoa dena hitzaldia emango du.
BAM-Irakasleen Unibertsitate Eskolak 138 beka eman dizkie ikasleei, 2023-2024 ikasturtean unibertsitate-ikasketak egiten laguntzeko. Beka horiek urritik aurrera ikasleek ordaindu beharreko hilekoetan deskontatuko dira
Irailaren 27an, 10:00 eta 13:30 bitartean, Bizkaiko hainbat boluntario-erakundek jarriko dituzte beren erakustokiak BAMen egingo den boluntariotza-azokan.
Sei saiok osatzen duten modulu hau Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleekin jorratuko da Hezkuntzaren Antropologia eta Historia ikasgaitik abiatuta. Gelako hiru saio teoriko eta talde txikietan egingo diren hiru tailer praktiko tartekatuko dira.
Guztira, 210 ikasle berri hasiko dira BAMek gaur egun Derion duen campusean ematen dituen Lehen Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako eta Gradu Bikoitzeko graduetan.
BAMeko Lehen Hezkuntzako Graduko (Gorputz Hezkuntzaren aipamena) hirugarren mailako 9 ikaslek kirol-jarduerak dinamizatu dituzte Basauriko espetxeko patioan, eta horietan, 50 preso baino gehiagok hartu dute parte.
Uztaileko lehen astean, Begoñako Andra Mari (BAM) Unibertsitate Eskolako irakasle den Jon Ortuondok hainbat hitzaldi eman ditu jarduera fisikoaren eta ikaskuntza kooperatiboaren inguruan.
Maiatzaren 12an, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek (111 pertsona) Loiolako Santutegia eta Museoa bisitatu zuten, Tradiciones socioculturales y diálogo interreligioso irakasgaiaren jarduera osagarri gisa, María Nely Vásquez Pérez irakasleak eskainia, Zientzien Didaktika Departamentuko bi irakasleren laguntzarekin.
Martxoaren 27an Maite Garcia Ruiz Begoñako Andra Mari (BAM) Unibertsitate Eskolako irakasleak doktore-tesia defendatu zuen Gasteizen, UPV/EHUko Micaela Portilla Ikergunean Testuinguru erdalduneko D ereduko ikastola bateko gurasoen Familia Hizkuntza-Politika eleaniztunak izenburuarekin.