2021-2022 ikasturteko azken egun hau goxatzeko, Gorputz Hezkuntzako aipameneko 3. eta 4. mailako ikasleek “Gorputz hezkuntzaren didaktika” eta “Gaitasun motorra” ikasgaietan, hurrenez hurren, garatutako jardueren zenbait argazki uzten dizkizuegu.
Lehen Hezkuntzako Graduko (Gorputz Hezkuntzaren aipamena) hirugarren mailako 8 ikaslek kirol-jarduera batzuk bultzatu zituzten Basauriko espetxeko patioan, eta 40 preso baino gehiagok hartu zuten parte Aktibatu zaitez! ekimenean.
Pello Ulazia lankideak Kartoia, papera, guraizeak izeneko erakusketa antolatu du Eskolondo Kultur Etxean, Eako Udalaren eskutik. Erakusketa hau hilaren 31ra arte egongo da ikusgai, 18:00-20:00 bitartean asteartetik ostiralera, eta 11:00-13:00 bitartean larunbat eta igandeetan.
Ikasturte-amaierarako, berriz ere, BAMeko ikasleek Pello Ulazia irakaslearen gidaritzapean sortutako lanen lagin bat eskaintzen dizuegu.
Uztailaren 23tik abuztuaren 31ra, biak barne, BAMek itxi egingo ditu ateak udako oporretarako.
Olalla Juaristi BAMeko irakasleak doktore-tesia defendatu du, bikain cum laude kalifikazioa lortuz. Juaristik haurraren inkulturazioarekiko HHko irakasleen irudikapen sozialak ikertu ditu.
BAM se suma a la iniciativa @esenciales_info. A lo largo del mes de junio la información y el pliego para poder firmar estarán en la conserjería de BAM (aquí también puedes consultar dicha información y otras formas de firmar el documento: https://esenciales.info/
On Juan Maria Uriarte, Miren Josune Ariztondo eta Ander Manterolak ‘Pro Ecclesia et Pontifice’ (Eleizaren eta Aita Santuaren alde) dominea jaso dabe. Laikoek edo abadeek Eliza Katolikoari eskainitako zerbitzuak autortzeko Vatikanotik emoten dan autormena da gaur Bilboko gotzainaren eskutik jaso dabena.
Zer den, zer egiten duen eta nortzuek osatzen duten Bizkaiko Cáritas erakundea izan dira Mavi Laiseka Bizkaiko Cáritaseko boluntarioen arduradunak DECAko ikasleei azaldu dizkien gakoetako batzuk, maiatzaren 4an.
Atzo, apirilak 28, berriro izan genuen ate irekien jardunaldia BAMen, eta Eskolak eskaintzen dituen ikasketetan interesa duten hainbat lagun bertaratu ziren, familia eta lagunekin batera.