2015eko irailaren 25ean, eta bi urteko lanketaren emaitza gisa, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako 2030 agenda onartu zuen. 17 helburu orokor eta 169 helburu zehatz biltzen dituen dokumentuan, pertsonen eta planetaren ongizaterako ildoak markatu ziren, esparru ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan kokatzen direnak.
Urte berean, 2015eko maiatzaren 24an, Francisco Aita Santuak argitara eman zuen Laudato Si’ (‘bedeinkatua izan zaitez’) entziklika, guztion etxea den Lurra zaintzeko irizpideak zehazten dituena, “egiazko giza ekologiaren” bidez. Dokumentuak zazpi helburu biltzen ditu eraldaketa ekologikorako bidean, ekologia sozial eta kulturalak bideratuta.
Aipatutako dokumentuek bat egiten dute bete-betean BAMek ezarrita dituen misio, bisio eta balioekin. Gure identitatea zedarritzen duten printzipioetan oinarrituz, eta gure izaera kristauarekin bat eginez, konpromiso saihestezina planteatzen digute aipatutako bi ekimenek. Horrela, bada, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak eraldaketa horretarako bere esku dauden bideak jorratzeko konpromisoa hartzen du bere eguneroko jardueran.