Ezagutu BAM
Non gaude
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola Derioko Seminarioan kokatuta dago aldi baterako.
Larrauri, 1A. 48160 Derio
T. 944 242 242 – F. 944 247 604
Koordenatu geografikoak:
Latitudea: 43.293368 | Longitudea: -2.8793
Nola heldu
Autobus zerbitzu berezia
Bizkaibus
- A2151 Areeta/Las Arenas-Teknologia Parkea/Parque Tecnológico-Larrabetzu
- A3223 Bilbao-Derio-Larrabetzu-Goikolexea (Artxandako Tunelak/Tuneles Artxanda)
- A3224 Bilbao-Derio-Teknologia Parkea/Parque Tecnologico
- A3250 Bilbao-Teknologia Parkea/Parque Tecnológico (Artxandako Tunelak/Tuneles Artxanda)
- A3517 Bilbao-Derio-Mungia (Laukariz)
- A3522 Mungia-Derio-Gurutzeta/Cruces
- A3528 Bermeo-Mungia-Derio-UPV/EHU
Metroz
Bilboko Zazpikaleetako geltokian Euskotreneko E3 linearekin lotura.
BAMeko ikaslea izateagatik, Metro Bilbaoko Urtekoa26 bonoan %10eko beherapena izango duzu.
Euskotren
EUSKOTREN (Bilboko Zazpi Kaleak)
- E3 Lezama – Kukullaga / Etxebarri – Lezama
Autoz
- Bilbotik, BI-631 errepidetik.
- N-637 errepidearen bidez, Txorierriko korridorea ere deitua, Bilboko itsasadarraren bazterretan dauden udalerrietatik etortzen diren pertsonentzat.
- Galdakaotik, N-637 errepidetik (Txorierriko korridorea), Getxorantz.
- Mungiatik, BI-631 errepidetik, Bilborantz.
Gure instalazioak
Instalazioak
- Wifi konexioa eremu guztietan eduroam sarean.
- Ikasleentzat hiru fotokopiagailu, kopiak egin, testuak eskaneatu eta USBtik inprimatzeko aukerarekin.
- 2.0 gela esperimentala 40 pertsonentzat, arbel digitala, 25 ordenagailu eramangarri, gelako zerbitzaria eta irakaslearentzako ordenagailuarekin.
- 14 gela 40 pertsona ingururentzat, arbelarekin, proiektorearekin eta megafoniarekin.
- 2 gela 50 pertsonarentzat, arbelarekin, proiektorearekin eta megafoniarekin.
- Gela bat 90 pertsonarentzat, arbelarekin, proiektorearekin eta megafoniarekin.
- Laborategia 40 posturekin, mugitzeko mahaiekin, postu guztietarako entxufeekin, oinarrizko laborategi ekipamendu eta proiektorearekin.
- Erabilera anitzeko gela bat 50 posturekin, mugitzeko mahaiekin eta proiektorearekin.
- Musika gela, 60 pertsonarentzat, eskolako musika tresna ezberdinez osatua, goi-fidelitateko katearekin, megafoniarekin eta proiektorearekin.
- Plastikako gela 40 posturekin, proiektorearekin, eta lanerako behar den material guztiarekin.
- 2 Gimnasio, kirola egiteko eta gorputz adierazpeneko materialarekin eta soinuarekin.
- Talde lanerako gela, 80 posturekin.
- Lan egiteko 2 gela.
- Ikasteko guneak.
- Ikasleentzako jantokia 30 posturekin, mikrouhin labeak eta harria dituena.


Liburutegia
-
Hezkuntza arloan espezializatua, batez ere Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ezagutza arloen didaktikan.
- 35.000 ale euskarri ezberdinetan.
- 200 aldizkari baino gehiago, euretatik 100 harpidetzarekin.
- 30 postuko bi gela bakarrean ikasteko.
- 2 informatika-gune ikasleek bibliografia bilaketak egiteko.
Gure historia
BAMen sorrera 1948an sortu zen “Begoñako Andra Mari” Irakasleen Eskolan dago. 1978an Unibertsitate Eskola bihurtu zen Bilboko Unibertsitatera (gaur egun UPV/EHU) atxikita.
Bilboko Elizbarrutia titularra dela Derioko Seminarioan kokatuta egon zen 1973tik 1993ra bitartean, eta horregatik “Derioko Eskola” moduan izan zen ezaguna. 1993-1994 ikasturtean Bilboko Barrainkua kalera leku aldatu zen. Une honetan behin-behineko egoitza du Derioko Seminarioan, Bilboko eraikin berriaren lanak bukatu arte.
2009-2010 ikasturtetik aurrera, gradu berriak ezarri direnetik, Deustuko Unibertsitatera dago atxikita.
BAMek bizirik eusten die berezko dituen bere izatearen oinarri bereizgarri nagusiei: batetik kristau izatea eta, bestetik, Euskal Herriaren ezaugarri kulturaletatik abiatuz, edozein gizarte demokratiko bereizten duten aniztasun zientifiko, politiko eta soziala bultzatuko duten irakasleak prestatzea.