Lehen hezkuntzako gradua
Titulua
Lehen hezkuntzako gradua
Modalitatea
Presentziala
Iraupena
4 urte - 240 ECTS
Hizkuntzak
Batez ere euskaraz; zenbait irakasgai gaztelaniaz eta ingelesez
Plazak
Ikasketa-plana deskargatu
Lehen Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia zera da: hezkuntzako profesionalak prestatzea 6 eta 12 urte bitarteko ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko beharrezko gaitasunak eskainiz. Irakaskuntza presentziala da, eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa). Ikasleek 240 ECTS gainditu behar dituzte gradua lortzeko.
Izen-ematea
Zure etorkizuna BAMen hasten da. Eman izena orain eta eman lehen urratsa betidanik amestu duzun ibilbidean.
Informazio gehiago eskatu
BAM – Irakasleen Unibertsitate Eskola
+34 94 424 22 42
Aurkezpena
- Modalitatea: presentziala
- Iraupena: 4 urte – 240 ECTS
- Plazak: 135
- Hizkuntzak: Batez ere euskaraz; zenbait irakasgai gaztelaniaz eta ingelesez
- Ordutegia: 8:45etik 14:35era (aipamen guztiak)
15:00etatik 18:30era (Heziketa Fisikoa arratsaldeko taldean) - Aipamenak:
- Heziketa Fisikoa
- Atzerriko hizkuntza: ingelesa
- Entzumena eta hizkuntza
- Musika-hezkuntza
- Zientzia, kultura eta teknologia
- Sarrera probak: Sarrera profilaren araberako alderdiak baloratuko dira, hala nola espediente akademikoa, hezkuntzarekiko interesa eta hizkuntza gaitasuna.
Lehen hezkuntzako Graduaren helburu orokorra zera da, sei eta hamabi urte bitarteko eskola-aldian irakaskuntza-ikaskuntza-egoerak ulertzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta esku hartzeko behar diren gaitasunak dituzten hezkuntzako profesionalak prestatzea.
BAMn sartzeko erreferentziazko hizkuntza maila B2 da euskara eta gaztelania, eta B1 ingurukoa ingelesa. Atzerriko Hizkuntzaren aipamena osatzeko, ingeles B2 maila behar da. Maila hauetarako akreditaziorik ez dagoenean, hizkuntza-proba bat egingo da onartu aurretik.
Gradua amaitutakoan, euskararen C1 hizkuntza mailaren aitorpena izango duzu.
Ikasleek aukera dute beren ikasketak partzialki hainbat unibertsitate nazional eta nazioartekotan egiteko, proiekzio akademiko handiko zentroekin sinatutako lankidetza-hitzarmen ugariren bidez.
Egonaldien helburu nagusiak honako hauek dira:
- Atzerriko hizkuntza hobetzea.
- Garapen profesionalerako ikuspegi zabalagoa eskuratzea.
- Komunikazio pertsonala eta kultura artekoa hobetzea.
Hirugarren urtetik aurrera aipamenak egin ahal izango dituzu.
Heziketa fisikoa
Kirol-jarduera fisikoaren didaktikako espezializazioa. Prestakuntza honen bidez, irakasleak jarduera fisikoaren arloko proiektuak proposatzeko gai izatea lortu nahi da, ohitura osasuntsuak, egonkorrak eta denboran irauten dutenak bultzatzeko.
Atzerriko hizkuntza: inglés
Atzerriko bigarren edo hirugarren hizkuntzaren didaktikaren arloko espezializazioa.
Entzumena eta mintzaria
Komunikazioan, mintzairan eta entzumenean zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko espezializazioa.
Musika hezkuntza
Musikaren didaktikako espezializazioa. Aipamen honen bidez musika ikasleen garapen integralean barneratzeko beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak garatuko dira.
Zientzia, kultura eta teknologia
Aipamen honen bidez zientzien ikas-irakaskuntzan sakonduko da, bai eta euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan eta transmisioan, eta gaitasun digitalaren arloan.
Informazio akademikoa
- RAT.1: Autokonozimendua, etika, gizarte eta ingurumeneko erantzukizuna, eta transzendentziarako irekitasuna
- RAT.2: Talde-lana eta lidergoa
- RAT.3: Ekintzailetza, berrikuntza eta sormena
- RAT.4: Ahozko eta idatzizko komunikazioa ingurune anizkulturaletan
- RAT.5: Sakoneko, autonomoko eta kritikoko ikaskuntza
- RAT.6: Gaitasun digitala
-
RAE.1. Konpetentzien garapena diseinatu eta planifikatzea, ikastetxeko curriculum-proiektu baten baitan, esperientziazko ikaskuntza-egoeren bidez, gelan komunikazio, fisiko, kognitibo, afektibo-emozional eta sozialeko garapena eta ikasleen ongizatea sustatzeko, testuinguruaren eta ikastetxearen identitatearen koherentziari jarraiki, eta 0-3 urte eta 3-6 urte aldien berezitasunak kontuan hartuta.
-
RAE.2. Kritika eraikitzailea egitea, froga zientifikoetan oinarrituta, ikastetxeko curriculum-proiektuari eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei buruz, konpetentzien eskuratze-mailari, baita Haur Hezkuntzako gelan aplikatutako programazioei eta estrategi didaktikoei ere, eta emaitzetatik eratorritako hobekuntzak barne hartzea.
-
RAE.3. Norberaren garapen pertsonala, profesionala, hezitzailea eta publikoa planifikatu eta ebaluatzea (erantzukizun pertsonala, justizia soziala, iraunkortasuna, aniztasun sozio-kulturala, osasuna eta ongizatea, etab.), irakaskuntza-jarduera hobetu eta egokituz aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialei, eta prestakuntza eta ikerketa proiektuetan parte hartuz.
-
RAE.4. Gaitasun interpersonalak garatzea, familia, gizartea eta eskola arteko lankidetza-sareak ezartzeko, eta ikaskuntzarako ingurune seguruak garatzeko, ikastetxeko baliabideak optimizatzeko eta gizarte-eraldaketa sustatzeko.
-
RAE.5. Komunikazio eraginkorrerako gaitasunak garatzea eta erakustea, ahozko zein idatzizko komunikazioari dagokionez, irakaskuntzako hizkuntzetan, testuinguru profesional desberdinetara eta hezkuntza-komunitateko parte-hartzaile guztiekin elkarreraginetara egokituz.
-
RAE.6. Teknologia modu etiko, kritiko, seguru eta arduratsuan erabiltzea, Haur Hezkuntzako ikasleei baliabide didaktiko gisa, baita komunikaziorako eta informazioaren tratamendurako ere.
-
RAE.7. Ongizate-inguruneak ezartzea, bizi-ohitura osasungarriak eta zaintza sustatzeko (atsedenaldia, elikadura, jarduera fisikoa, higienea eta segurtasuna) ikasleen artean.
Ikasketa plana
Primero | Segundo | Tercero | Cuarto | ||
---|---|---|---|---|---|
Formación Básica | 36 | 24 | |||
Obligatoria | 24 | 24 | 42 | 12 | |
Optativa | 12 | 18 | |||
Prácticas | 18 | 12 | |||
Trabajo Fin de Grado | 12 | 30 | |||
TOTAL | 60 | 60 | 60 | 60 | 240 |
Pendiente de aprobación
Primer semestre
Hezkuntza paradigmak: hezkuntzaren teoria garaikideak | 6 ECTS | Descargar |
Didaktika Orokorra | 6 ECTS | Descargar |
Garapenaren eta hezkuntzaren psikologia I | 6 ECTS | Descargar |
Komunikazio-trebetasunak I | 6 ECTS | Descargar |
Gizartea, familia eta eskola | 6 ECTS | Descargar |
Hezkuntza paradigmak: hezkuntzaren teoria garaikideak | 6 ECTS | Descargar |
Segundo semestre
Zientzia esperimentalen didaktika II | 6 ECTS | Descargar |
Gizarte-zientzien didaktika II | 6 ECTS | Descargar |
Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika II | 6 ECTS | Descargar |
Etika eta deontologia profesionala GFB2 | 6 ECTS | Descargar |
Arte plastikoen, ikusizkoen eta ikusentzunezkoen didaktika | 6 ECTS | Descargar |
Aipameneko aukerako ikasgaiak
Heziketa fisikoa
- Gorputz-hezkuntzaren didaktika
- Jolasa eta kirola
- Gorputz-adierazpena eta komunikazioa
- Jarduera fisikoa eta osasuna
- Gaitasun motorra
Atzerriko hizkuntza
- Atzerriko hizkuntzaren didaktika I: ingelesa
- Ingelesa Lehen Hezkuntzako irakasleentzat II
- Ingelesa Lehen Hezkuntzako irakasleentzat II
o Atzerriko hizkuntzaren didaktika II: ingelesa - Baliabide didaktikoen erabilera sortzailea Lehen Hezkuntzako gelan
- Recursos Didácticos en el aula de primaria
Musika hezkuntza
- Musika-adierazpenaren garapena eta bere didaktika
- Erritmoa, mugimendua eta dantza
- Musika-tresnen prestakuntza eta musika-entzunaldiak
- Ahots-hezkuntza eta kantua
- Musika-taldeak
Zientzia, kultura eta teknologia
- Errealitatearen diziplinarteko ikuspegia
- Euskararen eta euskal kulturaren transmisioa
- Berrikuntza ikasgelan
- Pentsamendu konputazionala eta hezkuntza digitala
- Metodo zientifikoa Lehen Hezkuntzako gelan
Entzumena eta mintzaira
- Curriculuma eta aniztasuna
- Entzumen eta mintzairan esku hartzeko estrategia orokorrak
- Entzuteko desgaitasunak dituzten pertsonekin esku hartzeko berariazko
estrategiak - Entzumen eta mintzairan esku hartzeko metodoak
- Entzumena eta mintzaira ebaluatzeko ereduak eta proposamen
orokorrak
Praktikak
Praktikak ezinbesteko prozesua dira irakaskuntzaren lanbidean murgiltzeko, eta ikaslearen prestakuntza praktikoa sendotu eta indartzeko, kalitatezko prestakuntza bat lortzeko asmoz.
BAMeko ikasleek EAEko hezkuntza sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzte euren praktikak, praktiketako prestakuntza zentro gisa onartuta dauden ikastetxeetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenari esker. Horrez gain, BAMek europar herrialdeetako ikastetxeetan praktikak egiteko akordioak ere sinatu ditu.
Asignatura: Practicum I
Curso y semestre: | 2º curso 2º semestre |
Créditos: | 12 |
Periodo de prácticas: | 5 semanas |
Asignatura: Practicum II – Educación Primaria
Curso y semestre: | 4º curso 1º semestre |
Créditos: | 12 |
Asignatura: Practicum II – Mención
Curso y semestre: | 4º curso 1º semestre |
Créditos: | 18 |
Ikasleek praktiketako mintegietan parte hartuko dute. Mintegi horietan, unibertsitateko irakasle tutoreak praktiketako ikasleari lagunduko dio ikastetxearen eta ikasgelaren errealitateari buruzko gogoeta egiten, bakarka zein taldean.
Praktiketako lana gidatzeko ikasleek BAMeko tutorearen jarraibideak izango dituzte, batetik, eta, bestetik, praktiketako ikastetxeko tutorearen ikuskaritza eta laguntza izango dute.
Praktiketako ikasleak ikastetxearen eta gelaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko datuak aukeratu eta aztertuko ditu, eta gelako esku-hartzea planifikatu eta gelaratuko du. Egindakoaren inguruko hausnarketak idatziko ditu praktikaldiari buruzko txostena osotuz.
Gradu amaierako proiektua
Graduko ikasketen amaieran Gradu Bukaerako Lana egin beharko da. Lan hori ikasketa planen azken aldian egingo da eta titulazioan hartutako prestakuntzarekin bat datozen ezagutza, trebetasun eta jarrerei lotutako gai bat sakontzera bideratu beharko da, oinarrizko prestakuntzaren esparruan, arloetako didaktiketan edo aipamen jakin batean.
Gradu Bukaerako lana proiektu, txosten edo azterlan originala da eta idatzizko formatuan entregatu beharko du ikasleak. Horrez gainera, lanaren ahozko defentsa egin beharko du epaimahai baten aurrean.
Gradu Bukaerako Lanaren gaia graduan zehar egindako ikasketekin lotuta egongo da, eta graduan zehar landutako ezagutzetan sakontzeko eta ikertzeko aukera emango dio ikasleari. Gaia edozein izanda ere, lan mota desberdinak egin daitezke: lan bibliografikoak, azterlan monografikoak edo konparatiboak; ikerlanak; material didaktikoen diseinu eta ekoizpen lanak.
Lan honetan ikasle bakoitzak lan autonomoa egingo du tutore baten gidaritzapean.
Gradu Bukaerako lana tutore baten laguntzarekin egiten da. Tutoreak ikasketa-prozesua gidatu, orientatu eta dinamizatu egingo du, baina ikaslearen lan pertsonala izango da nagusi Gradu Bukaerako Lanean.
Elementu hauek ebaluatuko dira:
- Gradu Bukaerako Lanaren txostena
- Gradu Bukaerako Lanaren elaborazio prozesua
- Gradu Bukaerako Lanaren aurkezpena eta defentsa epaimahaiaren aurrean
Nazioarteko programak
BAMek lankidetza-hitzarmenak ditu (ErasmusPlus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBtik kanpoko Atzerriko Praktikak…) hainbat unibertsitate-zentrorekin, eta horiei esker, ikasleek eta irakasleek mugikortasun-programetan parte har dezakete, bai nazio mailan bai nazioarte mailan.
Truke-esperientzia hauen helburu nagusia da ikasleen prestakuntza akademiko-profesionala hurrengo arloetan indartzea:
- Atzerriko hizkuntzaren hobekuntza.
- Ikuspuntu zabalago baten eskuratzea, garapen profesionalari dagokionez, bai akademikoan bai praktikoan.
- Nazioarteko trukearen bidez, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako etorkizuneko irakasleen lanerako oinarrizkoak diren gaitasunak garatzea (talde-lana, aniztasunari arreta, bakearen, justizia sozialaren eta elkartasunaren balioen garapena, besteak beste).
- Komunikazio pertsonala eta kulturartekoa hobetzea.
- Nazioarteko unibertsitateekin lankidetza-sareak indartzea.
- BAMeko ikaslea izatea eta helmugako unibertsitatean egonaldia hasi aurretik Graduaren lehen bi ikasturteetako gutxienez 114 ECTS gaindituta izatea.
- Europar Batasuneko herritarra izatea.
- Ingeleseko C1 maila eta/edo alemanez edo frantsesez B2 maila ziurtatzea. Bestela, Deustuko Unibertsitateko hizkuntza mailako barne-proba gainditzea (ahozkoa eta idatzizkoa).
- BAMek eskaera onartzea, honako irizpideak kontuan hartuta:
- Eskatutako hizkuntza-maila
- Espediente akademiko ona izatea
- Heldutasuna eta motibazio pertsonala
- Atzerriko unibertsitateak eskaera onartzea.
Egonaldia seihileko batekoa edo ikasturte osokoa izan daiteke, eta Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasketa-planaren hirugarren ikasturteko 30 edo 60 ECTS egin beharko dira, aurreikusitako gaitasunak eskuratzea bermatuz.
BAMeko ikasleek atzerriko unibertsitateetan ikasitako irakasgaien curriculum-aitorpena nazioarteko mugikortasun-programen aitortza-araudiaren arabera kudeatuko da.
Arduradunaren kontaktua
Itxaso Vazquez Villa
E-mail:
Despacho: 115
Informazio gehigarria
Nazioarteko harremanetarako bulegoa (Bilboko Campusa)
Avda. de las Universidades 24
48007 Bilbao
Tel.: 944 139 288
Email:
Jarduerak eta prestakuntza osagarria
Unibertsitateko Pastoral Zerbitzuak kristau nortasuna bultzatzen du unibertsitatearen eremuan eta hezkuntzaren eremu profesionalean, irakasle zereginaren zentzu sakona bilatzeko: kristau izatea zelan ulertzen den eskolan eta kristau antropologiaren oinarrizko elementuak, besteak beste.
Unibertsitateko Pastoraleko Elizbarruti-idazkaritzarekin batera lan egiten dugu. Gure proiektuak bi ardatz nagusi ditu:
Esku-hartze proiektua bi esku-hartze motatan oinarritzen da:
- Elkartasun ariketa ahalbidetu, irakaslearen zereginarekin lotutako proiektuen bidez: esku-hartzea sozio-eskolarako laguntza proiektuetan, Ekuadorren lan-esperientziak, Ipar-Hego Tailerra, garapenerako hezkuntza esperientziak ezagutu eta edukitzea, herri hezkuntza ezagutu eta bizitzea, parte hartzea. Kidenda kanpainak eta bidezko merkataritzara hurbiltzea, besteak beste.
- Gaur egun eskolan kristau izateak esan nahi duenaren inguruan hausnartzeko, ospatzeko eta barneratzeko guneak sustatu: hausnarketa mintegiak, hitzaldiak edo esperientziak partekatzeko hitzaldiak, zine forumak, otoitz eta ospakizun guneak.
Proposatutako ekintzak antolatzen lagundu edo besteren bat proposatu gura
izanez gero, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanean gurekin email honen
bidez:
Garapen profesionala
Lehen Hezkuntzako Gradu ikasketek Lehen Hezkuntzako irakasle gisa aritzeko gaitasuna ematen dute, bai eskola publikoetan, bai itunpeko eta ikastetxe pribatuetan.
Lehen Hezkuntzako irakasleak, lankidetzan eta talde-lanean oinarrituta, honako hau egiteko gai izango da:

Gaien eta moduluen programazioa egitea, baita ikasleen ikaskuntza-prozesua ebaluatzea ere.

Ikasleen hezkuntza-orientazio integrala egitea, zerbitzu eta sail espezializatuekin lankidetzan.

Emandako irakaskuntza-, kudeaketa- eta zuzendaritza-jarduerak koordinatzea.

Irakaskuntza-prozesuen etengabeko hobekuntzarako ikertzea eta berritzea.