Hobariak prezio publikoetan
Eusko Jaurlaritzaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren ondorioz, BAMeko ikasleek ere, har ditzakete Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urtero ezartzen dituen hobariak.
Eusko Jaurlaritzak, bere aurrekontuetatik, talde jakin batzuentzat zenbateko bat jartzeko konpromisoa du. Eskubide hori duten ikasleek eskatutako guztizko zenbatekoa aurrekontuetan zehaztutakoa baino handiagoa bada, laguntzaren zenbatekoa proportzioan gutxituko da, laguntza hori jasotzeko eskubidea duten ikasleen kopuruaren arabera.
- Maila orokorreko edo bereziko familia ugarikoa izatea.
- Terrorismoaren biktima edo terrorismoaren biktimen senitartekoa izatea.
- Ikasleak %33 edo gehiagoko ezgaitasuna edo minusbaliotasuna edukitzea edo senitartekoren batek %65ekoa edo gehiagokoa.
- Genero indarkeriaren biktima edo biktimen senitartekoa izatea.
- Asilo eskatzailea, naziarteko babesaren onura duena eta aberrigabea.
Hobarien eskaria egiteko, honi erantsitako inprimakia bete behar da, egoeraren arabera eskatzen den dokumentazioarekin batera (eskabide orriaren atzealdean dago zehaztuta). Hau eginda, idazkaritzan aurkeztu beharko da eskabide orrian seinalatutako epea barruan.
Hobariaren eskaera urtero egin beharko da.
Egoera bakoitzari dagokion hobaria ikasketa bakoitzerako ezarritako prezio publikoaren gainean kalkulatuko da, ez ikasketa horrek gure unibertsitatean duen matrikula-prezioaren gainean.
BAM Unibertsitate Eskolako matrikula prozesuak bukatutakoan, Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio onuradunen eta zenbatekoen aitorpena. Eusko Jaurlaritzari eskakizun guztiak betetzen dituzten eskatzaileen zerrenda aurkeztu ondoren, honek zenbatekoak itzuliko ditu. Dagokion diru-sarrera mezu elektroniko bidez jakinaraziko da.
Likidazio hori ikasleak baimendutako kontuan egingo da transferentzia bidez eta ez da inoiz ere izango Eusko Jaurlaritzak Deustuko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenean bere gain hartutako konpromisoa baino handiagoa.