Skip to main content

Eusko Jaurlaritzako bekak

Eusko Jaurlaritza beken deialdi orokorra

BAMeko ikasleak, Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza dutenak eta graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak egiten ari direnak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren beka-deialdira aurkeztu daitezke.

Beka horiek laguntza mota hauek eskaintzen dituzte:

a. ONARRIZKO ZENBATEKOA. Horren barruan honako hauek:

  • Matrikularen prezio publikoa
  • Familia-errentari lotutako oinarrizko zenbatekoa
  • Egoitzari lotutako oinarrizko zenbatekoa
  • Aprobetxamendu akademikoari lotutako oinarrizko zenbatekoa

b. ZENBATEKO OSAGARRI ALDAKORRA; horren barruan honako hauek:

  • Ikaskuntzari laguntzeko prozesuari eta eraldaketa digitalari lotutako zenbateko osagarri aldakorra
  • Hiriarteko joan-etorriari lotutako zenbateko osagarri aldakorra
Eskabideen aurkezpena

EPEA: 2024ko uztailaren 18tik irailaren 16ra

ESKAERA: eskaera erabat elektronikoa da eta, egin ahal izateko, ziurtagiri elektroniko baliagarri bat izan behar da derrigorrean. BakQ ateratzea gomendatzen dizuegu. Era elektronikoan identifikatzeko metodo berria da, erabiltzeko oso erraza, eta ematen du administrazioekin era telematikoan harremanak izateko aukera.

Eskabideak Eusko Jaurlaritzaren web-orrian (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) agertzen den eskabide telematikoaren ereduan bete beharko dira.

AURKEZTEKO LEKUA: eskabidea erabat elektronikoa da. Ez da joan beharko BAMeko Beka Zerbitzura inolako dokumentaziorik edo frogagiririk aurkeztera.