Mugikortasun programak
BAMek proiekzio akademiko handiko unibertsitateekin lankidetza-hitzarmen ugari ditu (Erasmus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBetik kanpoko praktikak…). Hitzarmen hauei esker, BAMeko ikasleek eta irakasleek nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan hartu dezakete parte.
Elkartruke esperientzia hauen helburu nagusia ikasleen formakuntza akademiko-profesionala hurrengo alderdietan indartzea da:
- Atzerriko hizkuntza hobetzea.
- Garapen profesionalerako aukera zabalagoa eskuratzea, bai alderdi praktikoan zein akademikoan.
- Etorkizuneko maisu-maistrek Lehen hezkuntzan eta Haur hezkuntzan lan egiteko funtsezkoak diren konpetentzien garapena (talde-lana, beste batzuen arteko aniztasunari arreta, bakearen, justizia sozialaren eta solidaritatearen balioen garapena, besteak beste) nazioarteko trukearekin hobetzea.
- Pertsonen arteko eta kulturarteko komunikazioaren hobekuntza.
- Nazioarteko unibertsitateen arteko kolaborazio sareak indartu.
BAM maintains collaboration agreements (Erasmus+, SICUE, Erasmus Practices, among others) with various university institutions, enabling students and faculty members to participate in national and international mobility programmes.
The primary aim of these exchange experiences is to enhance students’ academic and professional training in the following areas:
- Improvement of foreign language proficiency.
- Acquisition of a broader perspective on professional development, both academically and practically.
- Promotion, through international exchange, of skills essential to the work of future Primary and Early Childhood Education teachers (such as teamwork, attention to diversity, and the development of values such as peace, social justice, and solidarity).
- Enhancement of interpersonal and intercultural communication skills.
- Strengthening of collaborative networks with international universities.
COME STUDY IN BAM! / ZATOZ BAMEN IKASTERA!
OUTGOING IKASLEAK
Nazioarteko mugikortasuneko programetan parte hartzeko baldintzak
- BAM-eko ikasle ofiziala izatea eta Graduko lehenengo bi mailetako 114 ECTS gutxienez gaindituta izatea helmugako unibertsitatera irten baino lehen.
- Europar Batasunako hiritarra izatea.
- Ingelerako C1 maila eta/edo alemanierako edo frantseseko B2 maila ziurtatzea. Bere akatsean, Deustuko Unibertsitate barneko hizkuntza proba gainditzea (ahozkoa eta idatzia).
- BAM-ek eskaeraren onartzea, hurrengo irizpideak kontuan izanik:
- Eskatutako hizkuntza maila.
- Espediente akademiko ona izatea
- Heldutasuna eta motibazio pertsonala.
- Unibertsitate atzerritarraren aldetik eskaeraren onarpena.
ECTS – Kredituak eta curriculumaren aitorpena
Egonaldia seihileko batekoa edo ikasturte osokoa izango da, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako ikasketa planeko hirugarren mailako 30 edo 60 ECTS eginez eta aurreikusitako konpetentzien eskuratzea horrela bermatuz.
BAMeko ikasleek atzerriko unibertsitateetako ikasketetan zehar egindako ikasgaien aitorpen kurrikularra, nazioarteko mugikortasun programen aitorpenerako araudiaren arabera egingo da.
Arduradunaren kontaktua
Itxaso Vazquez Villa
E-mail:
Despacho: 115
Informazio gehiagorako
Nazioarteko Harremanen Bulegoa (Bilboko Campusa)
Unibertsitateen Etorbidea 24
48007 Bilbao
Tel.: 944 139 288
Email:
DOKUMENTUAK