Skip to main content

10 arrazoi BAM aukeratzeko

10 ARRAZOI BAM AUKERATZEKO

BAMen zure etorkizuna prestatzen dugu, zure balioak, trebetasunak eta bokazioa bultzatuz. Horregatik eskaintzen dizugu unibertsitate-esperientzia hurbila, praktikoa eta nazioarteko ikuspegiarekin. Hemen aurkituko dituzu BAM zure aukerarik onena izateko arrazoiak.

BAMen ez zara bat gehiago izango; ezagutuko zaitugu eta aurrez aurre ezagutuko gaituzu. Zure ondoan egongo gara lehen egunetik, unibertsitate-ikasketetan bidea egiten laguntzeko.

Gradu-ikasketak amaitu ondoren, laneratzeko lehenengo urratsak ematen lagunduko dizugu.

Esperientzia luzeko irakasle-ikertzaileak maisu-maistren prestakuntzan.

Hezkuntza-sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzu praktikak.

Estatuko edo nazioarteko beste unibertsitate batzuetan egonaldiak eginez osatu ahal izango dituzu ikasketak.

Tutore bat izango duzu, zure prestakuntza-prozesuan zehar eta unibertsitate-bizitzara egokitzeko prozesuan aholkatu eta gidatzeko.

Urtero bi beka-deialditan parte hartu ahal izango duzu: Eusko Jaurlaritzako ofiziala eta BAM beken deialdia (% 10etik 50era arteko deskontuak lortu ahal izango dituzu ordaindu beharreko hilekoen zenbatekoan).

Partaidetza eta elkartasuna indartu ahal izango dituzu, gizarteko errealitate zaurgarrietan inplikatuz.

Arreta pertsonalizatua eta hurbila izango duzu; talde txikietan lan egingo duzu, eta prestakuntza praktikoa jasoko duzu.

Ondo zehaztutako hizkuntza-ibilbidea proposatzen dizugu, etorkizunean irakasle bikaina izate zaitezen.