Ohiko galderak - FAQ
Ohiko galderak - FAQ
Sarrera
Sartu AURREMATRIKULA ON LINE atalean eta EPEAK atalaren barruan aurkituko dituzu indarrean dauden 3 deialdien datak.
Sartu AURREMATRIKULA ON-LINE atalean eta PRESTATU DOKUMENTAZIOA atalaren barruan zure aurrematrikula egiteko beharrezko dokumentazioa aurkituko duzu.
Behin betiko onarpena lortzeko, selektibitatea gainditu beharko duzu bi deialdietako batean.
Curriculumeko hizkuntzetan komunikazio-gaitasun maila ona behar duzu, eta gradua amaitzean legediak ezartzen dituen mailak lortzeko konpromisoa hartu behar duzu. Maila horiek C1 dira euskaraz eta gaztelaniaz, eta atzerriko hizkuntzako aipamena aukeratzen duten ikasleentzat, ingelesez ere bai.
Hori dela eta, BAMen sartzeko erreferentzia-maila B2 da euskaraz eta gaztelaniaz, bai eta ingelesez ere Atzerriko Hizkuntzako (Lehen Hezkuntza) eta Hizkuntzen Sarrera Goiztiarreko (Haur Hezkuntza) aipamena aukeratzen duten ikasleentzat. Eskolan plaza bat eskatzean, maila horiek egiaztatu ezin badituzu, elkarrizketa linguistiko bat egin beharko duzu, ikasketak egiteko behar den maila duzun erakusteko.
Ingelesa ikasteko hizkuntza izango da ikasgai batzuetan; horregatik, ikasle guztiek B1 inguruko maila izan behar dute, irakasgaiak hizkuntza horretan arrakastaz ikasteko.
Hizkuntza-titulazioak hizkuntza-zentro ofizialek bakarrik eman ditzakete. Hala ere, behin gradua amaituta, C1 mailaren baliokidea den euskarazko hizkuntza-tituluak eta ziurtagiriak egiaztatzetik salbuesteko aukera izango duzu euskaraz egindako kredituen arabera (apirilaren 16ko EHAA). Euskarazko kreditu kopuru hori aldatu egiten da graduaren eta aipamenaren arabera, Gradu Amaierako Lanaren hizkuntzaren arabera eta mugikortasun programaren batean parte hartu baduzu.
BAMeko ikasle gehienek, ikasketak amaitzean, ziurtagiri hori lortzen badute ere (funtzio publikorako bakarrik aitortua), Eskolatik hizkuntza-ziurtagiri ofizial bat lortzea gomendatzen dugu, edozein ikastetxetarako baliagarria dena. Ildo horretan, Eskolak C1 titulua lortzen laguntzen die ikasleei, eta urtero, Labayru Fundazioaren laguntzarekin, prestakuntza-ikastaroak antolatzen ditu.
35 plaza eskaintzen dira graduko aipamen bakoitzerako.
Ikasketen urteko kostua kalkulatzeko, matrikulatutako kreditu guztiak hartuko dira kontuan (matrikula berria eta gainditu gabekoena).
Matrikula bi kontzeptuk osatzen dute:
- Ekarpena: Graduko ikasleek, unibertsitate honetan borondatez sartzen direlarik, ekarpen huts, soil eta ezeztaezina egiten diete gure helburuei eta egiten ari diren ikasketen matrikula-eskubideak ordaintzen dituzte. Ekarpenari dagokion zenbatekoa ordainketa bakar baten bidez igorriko da kobratzera, matrikula egindakoan eta ikasturteko kostuaren %20ri dagokio.
- Matrikularen zenbatekoa: Ikasketen matrikulari dagokion zenbatekoa 8 hiletan ordainduko da, urritik maiatzera.
Sar zaitez web orriko INFORMAZIO EKONOMIKOA atalera, eta Gradu eta Gradu Bikoitzaren Informazio Ekonomikoko dokumentuak deskargatu ahal izango dituzu indarrean dagoen ikasturterako.
Lehenago egin dituzun ikasketak zein diren kontuan hartuta, baliteke ECTSren bat aitortzea aurreko prestakuntzagatik. Horretarako, izena aldez aurretik ematen duzunean, zeure ikasketen espediente akademikoa aurkeztu beharko duzu, aitortza hori izapidetu dadin.
Ikasturte osoa gainditu ezin izango duzula justifikatzen baduzu, ikastaldi mugatuko ikasle moduan matrikulatzeko eskatu ahal izango duzu. Gehienez, 30 ECTS (5 irakasgai, gutxi gorabehera).
Mugikortasuna
Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako Graduetako 3. mailan.
Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan, egonaldiak seihileko batekoak zein ikasturte osokoak izan daitezke. Haur Hezkuntzeko ikasleen kasuan, berriz, egonaldiak seihileko batekoak izango dira.
Eskaerak Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako Graduetako 2.mailako azaroan/abenduan egin behar dira.
Eskaerak egiteko momentuan, hau da, mugikortasun programan parte hartu baino arinagoko urtean, LH eta HHko Graduetako ikasleek Graduko 1. mailako ikasgai guztiak (60 ECTS) izan beharko dituzte gaindituta. Honez gain, atzerriko unibertsitatera joan orduko, hautatutako ikasleek gutxienez 114 ECTS izan beharko dituzte gaindituta Graduko lehenengo bi ikasturteen artean.
Ikasleen hautaketa BAMeko nazioarteko mugikortasun programen batzordeak egiten du. Batzorde hau otsailaren amaieran elkartzen da plazen esleipena egiteko. Nazioarteko Harremanetako koordinatzaileak hautatutako ikasleen behin-behineko zerrenda argitaratzen du martxoaren hasieran eta ikasleek 10 egun dituzte plazak onartzeko, uko egiteko edota unibertsitate-aldaketa bat eskatzeko.
Plazen esleipenerako baldintza hauek hartzen dira kontuan:
- Ikaslearen espediente akademikoa (espediente akademikoaren gutxienezko bataz bestekoa 7,00koa da).
- Atzerriko hizkuntzaren ezagutza (ingelera-frantsesa-alemaniera-italiera-portugesa)
- Ikaslearen motibazio pertsonala eta heldutasuna.
BAM-en ikaslearen espediente akademikoaren gutxienezko bataz bestekoa 7,00koa da eta UDko hizkuntzako azterketan atera beharreko gutxienezko maila B2 da. Salbuespenezko kasuak banaka aztertuko dira bete gabe gelditzen diren plaza kopuruaren arabera.
Ez, hizkuntza ezberdinetako frogak idatziak eta ahozkoak dira eta Deustuko Unibertsitatean egin behar dira. Nahiz eta mugikortasun programa baten parte hartzeko hizkuntza maila hoberena C1 izan, gutxienez B2 maila ateratzea eskatzen da UDko hizkuntza frogetan
Ez, ez duzu azterketarik egin behar Deustuko Unibertsitatean. C1 mailako hizkuntza agiria aurkeztu behar duzu eskaera egiterakoan.
Bai, baina Practicum II-a burutzeko soilik.
2013-2014. ikasturtetik Suitza Erasmus+ programatik kanpo dago. Beraz, Suitzako Unibertsitate baten ikasteko aukeratuak diren ikasleek ezin izango dute OAPEE-k zein MECD-ek eskainitako diru-laguntzarik jaso. Halere, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxabank-ek eskaintzen dituzten bekak eskuratu ditzakete. Gainera, Suitzar Gobernuak ere diru-laguntzak ematen ditu Suitzako unibertsitate erakunde baten ikasten dauden ikasle atzerritarrei.
2014-2015 ikasturtetik aurrera, ERASMUS+ programan parte hartzeko aukeratuak izan diren ikasleek honako hauek jaso ditzakete:
- OAPEE (Erasmus +) edo MECD (erasmus.es) erakundeek eskainitako diru-laguntza.
- Aurrekoarekin batera, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxabank-ek eskainitako mobilidadeko bekak.
Matrikula BAM-en ordaindu behar duzu, atzerriko unibertsitatean ez duzu inoiz matrikularik ez kuotarik ordaindu beharko.
Bakarrik Lehen Hezkuntzako Graduko ikaslea bazara luzatu dezakezu zure egonaldia eta ikasturte osoa atzerriko unibertsitate baten egin. Horretarako, atzerrian zaudela, azaroaren bukaera baino lehen zure egonaldia luzatzeko eskaera formal bat helarazi beharko diozu zure koordinatzaile akademikoari. Honek zure espediente akademikoa errebisatu ostean baimena ematen badizu eta atzerriko unibertsitatea ere ados badago, zure egonaldia luzatu dezakezu.
Ez. IGEI titulua lortzeko ikasgaiak presentzialak dira, hori dela eta BAMeko Erlijioko Zientzietako irakasleek ez dute kanpoan dagoen ikaslerik tutorizatuko. Hala ere, atzerrian egon ondoren, IGEI titulua beste erakunde batzuetan lortzeko informazioa eskainiko die ikasleei BAMek.