
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola 1948an sortu zen eta erreferentziako heziketa zentroa da Euskal Herrian. Hezkuntzako profesionalak prestatzen ditugu: 0 eta 6 urte, eta 6 eta 12 urte bitarteko eskolaratze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntzak batez ere.
2025-2026ko graduen eskaintza
Azken albisteak
10 arrazoi BAM aukeratzeko

HURBILTASUNA
BAMen ez zara bat gehiago izango; ezagutuko zaitugu eta aurrez aurre ezagutuko gaituzu. Zure ondoan egongo gara lehen egunetik, unibertsitate-ikasketetan bidea egiten laguntzeko

ENPLEGAGARRITASUNA
Gradu-ikasketak amaitu ondoren, laneratzeko lehenengo urratsak ematen lagunduko dizugu

IRAKASLEAK
Esperientzia luzeko irakasle-ikertzaileak maisu-maistren prestakuntzan

PRAKTIKAK
Hezkuntza-sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzu praktikak

NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA
Estatuko edo nazioarteko beste unibertsitate batzuetan egonaldiak eginez osatu ahal izango dituzu ikasketak

IKASLEEN ORIENTAZIO ZERBITZUA
Tutore bat izango duzu, zure prestakuntza-prozesuan zehar eta unibertsitate-bizitzara egokitzeko prozesuan aholkatu eta gidatzeko

BEKAK ETA LAGUNTZAK
Urtero bi beka-deialditan parte hartu ahal izango duzu: Eusko Jaurlaritzako ofiziala eta BAM beken deialdia (% 10etik 50era arteko deskontuak lortu ahal izango dituzu ordaindu beharreko hilekoen zenbatekoan)

BALIOAK
Arreta pertsonalizatua eta hurbila izango duzu; talde txikietan lan egingo duzu, eta prestakuntza praktikoa jasoko duz

METODOLOGIA
Partaidetza eta elkartasuna indartu ahal izango dituzu, gizarteko errealitate zaurgarrietan inplikatuz

HIZKUNTZAKO LAGUNTZA-ZERBITZUA
Ondo zehaztutako hizkuntza-ibilbidea proposatzen dizugu, etorkizunean irakasle bikaina izate zaitezen