Galderarik baduzu, kezkarik baduzu, bila bazabiltza… erantzun batzuk aurkitzen lagunduko dizugu.
Elizbarrutiko pastoralaren akonpainamendu eta koordinazioaren bidez, fedean eta espiritualtasunean esnatzen edo heltzen ere lagundu diezazukegu.
Kristautasunean iniziatzeko, Jesukristorekiko topaketa pertsonal eta komunitarioan sakontzeko, kristau-fedea ezagutzeko eta beste gazte batzuekin heltze-prozesu bati ekiteko gune batzuetan parte hartzea eskaintzen dizugu.
Boluntario- edo zerbitzu-lanetan ari bazara, bizi izandako esperientzia zu bezalako beste gazte batzuekin partekatzera gonbidatzen zaitugu, eta esperientzia horren irakurketa fedetik egitera.