Hezkuntza eredua
BAMen HEZKUNTZA EREDUA
BAMen Hezkuntza Eredua gure hezkuntza-proposamenaren erreferentzia eta ardatza da. Esparru hori gure hezkuntzako esku-hartzearen ildoak bideratzeko abiapuntua da, eta egin nahi dugun bidea adierazten du. Hezkuntza-eredua da gure hezkuntza-prozesuaren norabidea markatzen duen gida.
Hezkuntza-ereduaren elementuak irakaskuntza-lanaren ardatza dira, gure ikasleei helarazi nahi zaien irakaskuntza-ikaskuntza eredua, eta funtsezko lekua dute Eskolaren arkitektura pedagogikoari eta gure Eskola Proiektuari buruzko erabakiak hartzerakoan.
KONPETENTZIEN GARAPENEAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA
Ikasgelan egiten diren irakatsi eta ikasteko jardueren helburua hauxe da: ikasleengan beharrezkoak diren baliabide kognitiboak, ezagutza teorikoak eta metodologikoak, jarrerak, trebetasunak eta hautemateko, ebaluatzeko, aurrea hartzeko eta erabakitzeko eskemak mobilizatzeko gaitasuna garatzea, ikastetxe batean eta lehen hezkuntzako zein haur hezkuntzako gela batean gertatzen diren egoerei aurre egiteko asmoz.
DIZIPLINARTEKO IKASKUNTZA
Etorkizuneko irakasleak, diziplina bakoitzaren ezagutza sakona izateaz gain, diziplinarteko ikuspegia integratuko du bere proposamen pedagogikoetan.
IKASKUNTZAREN EBALUAZIOA
BAMen hezkuntza ereduak ebaluazio formatiboaren garrantzia azpimarratzen du, ezagutza eraikitzeko prozesuaren motor gisa; izan ere, horrekin lotuta dago bai zer eta nola irakasten den, bai zer eta nola ikasten den.
PENTSAMENDU ZIENTIFIKOAREN GARAPENA BULTZATZEA
Kultura zientifikoa garatzea ezinbestekoa da erronka zientifiko, tekniko eta pedagogikoen aurrean hartzen diren erabakiei buruz ikuspegi kritiko eta zorrotzarekin hausnartzeko, eta horrek zientzia guztiak, formalak, sozialak eta naturalak, sakon ezagutzea eskatzen du.
EBIDENTZIETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
Ebidentzia enpirikoan eta ikerketan oinarritutako hezkuntza-eredu baten helburua irakatsi eta ikasteko estrategiak eta esku-hartzeak ikerketa eta ebaluazio zorrotzen bidez eraginkorra dela frogatu den horretan oinarritzen direla bermatzea da.

HEZKUNTZA-HARREMANA
Irakasle, ikasle eta komunitatearen arteko hezkuntza-harremana da ikaskuntza-prozesuaren ardatza. Hezkuntza-harreman horrek honako hauetan oinarritutako irakaskuntza-estiloa sortzen du:
- Ikaslearen protagonismoa
- Arreta pertsonalizatzea eta indibidualizatzea
- Laguntza ematea hezkuntza-tresna gisa
- Gogoeta, entzute aktiboa, komunikazioa, elkarrizketa, parte-hartzea eta talde-lana sustatzen dituzten hezkuntza-espazioak sortzea.