Skip to main content

BEGIRADA

Begirada. Errealitatea ikusmiran

Proposamen honen bidez, pertsona ahulenekin konprometituta dauden Bizkaiko errealitateak hurbildu eta ezagutu nahi dira, hezkuntzaren eta inklusioaren ikuspegitik, hezkuntza formaletik eta ez formaletik izan daitezkeen aukeren inguruan sentsibilizatzeko.

Bisita eta topaketen bidez egingo da, gizarte- eta hezkuntza-ekintzaren arloan lan egiten duten Bizkaiko hainbat proiektu eta erakunderekin.