BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako Liburutegia ikaskuntzarako, irakaskuntzarako, ikerketarako eta eskola osoaren funtzionamenduarekin eta kudeaketarekin lotutako jardueretarako baliabide-zentroa da.
Liburutegiak xede du lanerako behar dituzten informazio-baliabideak eskaintzea ikasle, irakasle eta ikertzaileei, eta orobat, erraztasunak ematea hezkuntzarekin eta irakasle-ikasketetako espezialitate eta aipamen bakoitzarekin lotuta, hautatu, inbentariatu, katalogatu eta sailkatu diren baliabide horiek eskuratu, ezagutu, hedatu eta erabiltzeko.
Liburutegia eraikinaren beheko solairuan dago, irakurtzeko eta ikasteko hainbat gela ditu, eta euskarri ezberdinetan dauden 35.000 liburukiz osatutako funtsa, didaktika orokorraren eta didaktika aplikatuen arloan espezializatuta.
INFORMAZIO GEHIAGO
ESTEKA INTERESGARRIAK