Skip to main content

Haur hezkuntzako gradua

Titulua

Haur Hezkuntzako Gradua

Modalitatea

Presentziala

Iraupena

4 ikasturte – 240 ECTS

Hizkuntzak

Batez ere euskaraz; zenbait irakasgai gaztelaniaz eta ingelesez

Plazak

65

Ikasketa-plana deskargatu

Haur Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia hezkuntzako profesionalak prestatzea da 0 eta 6 urte bitarteko eskolaratze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko gaitasunak izan ditzaten. Eskaintzen den irakaskuntza presentziala da, hezkuntza eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa). Ikasleek 240 ECTS gainditu behar dituzte gradua lortzeko.

Izen-ematea

Zure etorkizuna BAMen hasten da. Eman izena orain eta eman zure ametsezko ibilbideari lehen urratsa.

Eskatu informazio gehiago

BAM – Irakasleen Unibertsitate Eskola
+34 94 424 22 42
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Aurkezpena

Aurkezpena
  • Modalitatea: presentziala
  • Iraupena: 4 ikasturte – 240 ECTS
  • Plazak: 60
  • Hizkuntzak: Batez ere euskaraz; zenbait irakasgai gaztelaniaz eta ingelesez.
  • Ordutegia: 8:45etik 14:35era
  • Aipamenak: Adierazpena eta komunikazioa Haur Hezkuntzan
  • Sarrera probak: Sarrera profilaren araberako alderdiak baloratuko dira, hala nola espediente akademikoa, hezkuntzarekiko interesa eta hizkuntza gaitasuna.
Tituluaren helburuak

Haur Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia zera da: hezkuntzako profesionalak prestatzea, zero eta sei urte bitarteko ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko beharrezko konpetentziak gara ditzaten. 

Aipamena

Hirugarren eta laugarren mailan aipamena egingo da.

Adierazpena eta komunikazioa Haur Hezkuntzan

Komunikazio eta adierazpeneko arlo desberdinen ikas-irakaskuntzako espezializazioa: arte hezkuntza, musika-pertzepzioa eta -esplorazioa, jolas motorra, dramatizazioa eta irudien sorkuntza eta irakurketa, hizkuntza konpetentziaren garapenaren planifikazioa, testuinguru multikultural eta eleanitzetan

Hizkuntzak

BAMen ikasketak egiteko hizkuntza maila B2 da euskara eta gaztelaniarako, eta B1 ingurukoa ingelesez. Atzerriko Hizkuntza aipamena egiteko, ingeleseko B2 maila behar da. Mailaren akreditaziorik ez badago, hizkuntza-proba bat egingo da onartu aurretik.

Gradua amaitutakoan, euskararen C1 hizkuntza mailaren aitorpena izango duzu.

Mugikortasuna

BAMek proiekzio akademiko handiko unibertsitateekin lankidetza-hitzarmen ugari ditu (Erasmus, Sicue, Erasmus Praktikak, EBetik kanpoko praktikak, besteak beste). Hitzarmen hauei esker, BAMeko ikasleek eta irakasleek nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan parte har dezakete.

Mugikortasun esperientzia hauen helburu nagusia ikasleen formakuntza akademiko-profesionala indartzea da hurrengo alderdietan:

  • Atzerriko hizkuntza hobetzea.
  • Garapen profesionalerako aukera zabalagoa eskuratzea, bai alderdi praktikoan zein akademikoan.
  • Pertsonen arteko eta kulturarteko komunikazioaren hobekuntza.
  • Nazioarteko unibertsitateen arteko kolaborazio sareak indartu.

Informazio akademikoa

Ikaskuntza Emaitza Zeharkakoak
  • RAT.1: Autoconocimiento, ética, responsabilidad social y medioambiental y apertura a la trascendencia
  • RAT.2: Trabajo en equipo y liderazgo 
  • RAT.3: Emprendimiento, innovación y creatividad
  • RAT.4: Comunicación oral y escrita en entornos multiculturales
  • RAT.5: Aprendizaje profundo, autónomo y crítico
  • RAT.6: Competencia digital
Tituluko Ikaskuntza Emaitza Zehatzak
  • RAE.1. Diseñar y planificar el desarrollo de competencias, en el seno de un proyecto curricular de centro, a través de situaciones de aprendizaje de carácter experiencial en el aula que promuevan el desarrollo comunicativo, físico, cognitivo, afectivo-emocional y social y el bienestar del alumnado, en coherencia con el contexto y la identidad del centro y atendiendo a las peculiaridades de los periodos 0 a 3 años y 3 a 6 años.
  • RAE.2. Evaluar críticamente, basándose en la evidencia científica, el proyecto curricular de centro y los procesos de enseñanza-aprendizaje, el grado de adquisición de competencias, así como las programaciones y las estrategias didácticas aplicadas en el aula de Educación Infantil, incorporando las mejoras que se deriven de los resultados.
  • RAE.3. Planificar y evaluar el propio desarrollo en la dimensión personal, profesional, educativa, y pública del docente (responsabilidad personal, justicia social, sostenibilidad, diversidad sociocultural, salud y bienestar, etcétera), mejorando y adoptando el desempeño docente a los cambios y avances científicos, pedagógicos y sociales, y participando en proyectos de formación e investigación.
  • RAE.4. Desarrollar habilidades interpersonales que permitan establecer redes de colaboración entre familia, sociedad y escuela y que favorezcan el desarrollo de entornos seguros de aprendizaje, la optimización de los recursos del centro educativo y la promoción de la transformación social.
  • RAE.5. Desarrollar y demostrar habilidades de comunicación efectiva, tanto oral como escrita, en las lenguas de enseñanza, adaptándose a diferentes contextos profesionales y a la interacción con todos los y las participantes en la comunidad educativa.
  • RAE.6. Emplear la tecnología de manera ética, crítica, segura y responsable, como recurso didáctico para el alumnado de Educación Infantil, así como para la comunicación y el tratamiento de la información.
  • RAE.7 Implantar entornos de bienestar para promover hábitos de vida saludable y cuidado (descanso, alimentación, actividad física, higiene y seguridad) en el alumnado
Kredituak
Primero Segundo Tercero Cuarto
Formación Básica 54 24
Obligatoria 6 24 48 6
Optativa 12 18
Prácticas 12 30
Trabajo Fin de Grado 6
TOTAL 60 60 60 60 240

Pendiente de aprobación

Lehenengo maila

Primer semestre

Didaktika orokorrak

6 ECTS

Descargar
Garapenaren eta hezkuntzaren psikologia I

6 ECTS

Descargar
Haurtzaroa, osasuna eta elikadura

6 ECTS

Descargar
Garapen psikomotorea

6 ECTS

Descargar
Musika-adierazpenaren garapena eta bere didaktika

6 ECTS

Descargar

Segundo semestre

Garapenaren eta Ikaskuntzaren Psikologia II

6 ECTS

Descargar
Hezkuntza-aniztasuna eta -inklusioa

6 ECTS

Descargar
Abilezia komunikatiboen garapena I (0-3)

6 ECTS

Descargar
Hezkuntza-paradigmak: hezkuntzaren teoria garaikideak

6 ECTS

Descargar
Gizartea, familia eta eskola

6 ECTS

Descargar
Bigarren maila

Primer semestre

Abilezia komunikatiboen garapena II (3-6)

6 ECTS

Descargar
Organización Escolar

6 ECTS

Descargar
Euskararen sarrera goiztiarra

6 ECTS

Descargar
Hizkuntza eta komunikazio-trebetasunak

6 ECTS

Descargar
Adierazpen plastikoaren garapena eta bere didaktika

6 ECTS

Descargar

Segundo semestre

Irakasle-abileziak

6 ECTS

Descargar
Tradizio soziokulturalak eta erlijioen arteko elkarrizketa

6 ECTS

Descargar
Ikerketa hezkuntzan

6 ECTS

Descargar
Praktikum I - Haur Hezkuntza

12 ECTS

Descargar
Hirugarren maila

Primer semestre

Ingurune sozial eta kulturalaren aurkikuntza eta esplorazioa

6 ECTS

Descargar
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II

6 ECTS

Descargar
Ahozko adierazpenaren didaktika

6 ECTS

Descargar
Gorputz-adierazpena eta bere didaktika

6 ECTS

Descargar
Irudiak sortzeko eta irakurtzeko tailerra

6 ECTS

Descargar

Segundo semestre

Ingurune fisiko eta naturalaren aurkikuntza eta esplorazioa

6 ECTS

Descargar
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II

6 ECTS

Descargar
Idatzizko hizkuntzaren didaktika

6 ECTS

Descargar
Etika eta lanbidearen deontologia

6 ECTS

Descargar
Erritmoa, musika eta mugimendua

6 ECTS

Descargar
Laugarren maila

Primer semestre

Practicum II - Haur Hezkuntza

12 ECTS

Descargar
Practicum II - Aipamena

18 ECTS

Descargar

Segundo semestre

Jarduera profesional eraldatzailerako konpetentzia

6 ECTS

Descargar
Antzerkia eskolan

6 ECTS

Descargar
Motrizitate sortzailea

6 ECTS

Descargar
Curriculumaren trataera integrala testuinguru eleanitzetan

6 ECTS

Descargar
Gradu bukaerako lana

6 ECTS

Descargar

Praktikak

Praktikak ezinbesteko prozesua dira irakaskuntzaren lanbidean murgiltzeko, eta ikaslearen prestakuntza praktikoa sendotu eta indartzeko, kalitatezko prestakuntza bat lortzeko asmoz.

Praktiketako ikastetxeak

BAMeko ikasleek EAEko hezkuntza sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzte euren praktikak, praktiketako prestakuntza zentro gisa onartuta dauden ikastetxeetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenari esker. Horrez gain, BAMek europar herrialdeetako ikastetxeetan praktikak egiteko akordioak ere sinatu ditu. 

Praktiketako programa

Asignatura: Practicum I

Curso y semestre: 2º curso 2º semestre
Créditos: 12
Periodo de prácticas: 5 semanas

Asignatura: Practicum II – Educación Infantil

Curso y semestre: 4º curso 1º semestre
Créditos: 12

Asignatura: Practicum II – Mención

Curso y semestre: 4º curso 1º semestre
Créditos: 18
Praktiketako mintegiak

Ikasleek praktiketako mintegietan parte hartuko dute. Mintegi horietan, unibertsitateko irakasle tutoreak praktiketako ikasleari lagunduko dio ikastetxearen eta ikasgelaren errealitateari buruzko gogoeta egiten, bakarka zein taldean.

Irakasle tutoreak

Praktiketako lana gidatzeko ikasleek BAMeko tutorearen jarraibideak izango dituzte, batetik, eta, bestetik, praktiketako ikastetxeko tutorearen ikuskaritza eta laguntza izango dute.

Praktiketako memoria

Praktiketako ikasleak ikastetxearen eta gelaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko datuak aukeratu eta aztertuko ditu, eta gelako esku-hartzea planifikatu eta gelaratuko du. Egindakoaren inguruko hausnarketak idatziko ditu praktikaldiari buruzko txostena osotuz.

Gradu amaierako proiektua

Aurkezpena

Graduko ikasketen amaieran Gradu Bukaerako Lana egin beharko da. Lan hori ikasketa planen azken aldian egingo da eta titulazioan hartutako prestakuntzarekin bat datozen ezagutza, trebetasun eta jarrerei lotutako gai bat sakontzera bideratu beharko da, oinarrizko prestakuntzaren esparruan, arloetako didaktiketan edo aipamen jakin batean.

Gradu Bukaerako lana proiektu, txosten edo azterlan originala da eta idatzizko formatuan entregatu beharko du ikasleak. Horrez gainera, lanaren ahozko defentsa egin beharko du epaimahai baten aurrean.

El Trabajo Fin de Grado consiste en la elaboración de un proyecto, memoria o estudio original. Además, el alumno deberá realizar la defensa oral del mismo ante un tribunal. 

Modalitatea

Gradu Bukaerako Lanaren gaia graduan zehar egindako ikasketekin lotuta egongo da, eta graduan zehar landutako ezagutzetan sakontzeko eta ikertzeko aukera emango dio ikasleari. Gaia edozein izanda ere, lan mota desberdinak egin daitezke: lan bibliografikoak, azterlan monografikoak edo konparatiboak; ikerlanak; material didaktikoen diseinu eta ekoizpen lanak. 

Elaborazioa

Lan honetan ikasle bakoitzak lan autonomoa egingo du tutore baten gidaritzapean. 

Tutorizazioa eta jarraipena

Gradu Bukaerako lana tutore baten laguntzarekin egiten da. Tutoreak ikasketa-prozesua gidatu, orientatu eta dinamizatu egingo du, baina ikaslearen lan pertsonala izango da nagusi Gradu Bukaerako Lanean.

Ebaluazioa

Elementu hauek ebaluatuko dira:

  • Gradu Bukaerako Lanaren txostena
  • Gradu Bukaerako Lanaren elaborazio prozesua 
  • Gradu Bukaerako Lanaren aurkezpena eta defentsa epaimahaiaren aurrean

Nazioarteko programak

Nazioarteko programak

BAMek lankidetza-hitzarmenak ditu (ErasmusPlus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBtik kanpoko Atzerriko Praktikak…) hainbat unibertsitate-zentrorekin, eta horiei esker, ikasleek eta irakasleek mugikortasun-programetan parte har dezakete, bai nazio mailan bai nazioarte mailan.

Truke-esperientzia hauen helburu nagusia da ikasleen prestakuntza akademiko-profesionala hurrengo arloetan indartzea:

  • Atzerriko hizkuntzaren hobekuntza.
  • Ikuspuntu zabalago baten eskuratzea, garapen profesionalari dagokionez, bai akademikoan bai praktikoan.
  • Nazioarteko trukearen bidez, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako etorkizuneko irakasleen lanerako oinarrizkoak diren gaitasunak garatzea (talde-lana, aniztasunari arreta, bakearen, justizia sozialaren eta elkartasunaren balioen garapena, besteak beste).
  • Komunikazio pertsonala eta kulturartekoa hobetzea.
  • Nazioarteko unibertsitateekin lankidetza-sareak indartzea.
Nazioarteko mugikortasun programetan parte hartzeko baldintzak
  • BAMeko ikaslea izatea eta helmugako unibertsitatean egonaldia hasi aurretik Graduaren lehen bi ikasturteetako gutxienez 114 ECTS gaindituta izatea.
  • Europar Batasuneko herritarra izatea.
  • Ingeleseko C1 maila eta/edo alemanez edo frantsesez B2 maila ziurtatzea. Bestela, Deustuko Unibertsitateko hizkuntza mailako barne-proba gainditzea (ahozkoa eta idatzizkoa).
  • BAMek eskaera onartzea, honako irizpideak kontuan hartuta:
    • Eskatutako hizkuntza-maila
    • Espediente akademiko ona izatea
    • Heldutasuna eta motibazio pertsonala
  • Atzerriko unibertsitateak eskaera onartzea.
ECTS kredituak eta aitorpen curricularra

Egonaldia seihileko batekoa edo ikasturte osokoa izan daiteke, eta Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasketa-planaren hirugarren ikasturteko 30 edo 60 ECTS egin beharko dira, aurreikusitako gaitasunak eskuratzea bermatuz.

BAMeko ikasleek atzerriko unibertsitateetan ikasitako irakasgaien curriculum-aitorpena nazioarteko mugikortasun-programen aitortza-araudiaren arabera kudeatuko da.

Harremanetan jarri

Información adicional

Oficina de Relaciones Internacionales (Campus de Bilbao)

http://www2.relint.deusto.es

Avda. de las Universidades 24
48007 Bilbao
Tel.: 944 139 288
Email:This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Jarduerak eta prestakuntza osagarria

Jarduerak eta prestakuntza osagarria

Unibertsitateko Pastoral Zerbitzuak kristau nortasuna bultzatzen du unibertsitatearen eremuan eta hezkuntzaren eremu profesionalean, irakasle zereginaren zentzu sakona bilatzeko: kristau izatea zelan ulertzen den eskolan eta kristau antropologiaren oinarrizko elementuak, besteak beste.

Unibertsitateko Pastoraleko Elizbarruti-idazkaritzarekin batera lan egiten dugu. Gure proiektuak bi ardatz nagusi ditu:

Esku-hartze eremua

Esku-hartze proiektua bi esku-hartze motatan oinarritzen da:

  • Elkartasun ariketa ahalbidetu, irakaslearen zereginarekin lotutako proiektuen bidez: esku-hartzea sozio-eskolarako laguntza proiektuetan, Ekuadorren lan-esperientziak, Ipar-Hego Tailerra, garapenerako hezkuntza esperientziak ezagutu eta edukitzea, herri hezkuntza ezagutu eta bizitzea, parte hartzea. Kidenda kanpainak eta bidezko merkataritzara hurbiltzea, besteak beste.
  • Gaur egun eskolan kristau izateak esan nahi duenaren inguruan hausnartzeko, ospatzeko eta barneratzeko guneak sustatu: hausnarketa mintegiak, hitzaldiak edo esperientziak partekatzeko hitzaldiak, zine forumak, otoitz eta ospakizun guneak.
Harremanerako

Proposatutako ekintzak antolatzen lagundu edo besteren bat proposatu gura
izanez gero, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanean gurekin email honen
bidez: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Garapen profesionala

Garapen profesionala

Haur Hezkuntzako Gradu ikasketek Haur Hezkuntzako irakasle gisa aritzeko gaitasuna ematen dute, bai eskola publikoetan, bai itunpeko eta ikastetxe pribatuetan.

Haur Hezkuntzako irakasleak, lankidetzan eta talde-lanean oinarrituta, honako hau egiteko gai izango da:

Gaien eta moduluen programazioa egitea, baita ikasleen ikaskuntza-prozesua ebaluatzea ere.

Ikasleen hezkuntza-orientazio integrala egitea, zerbitzu eta sail espezializatuekin lankidetzan.

Emandako irakaskuntza-, kudeaketa- eta zuzendaritza-jarduerak koordinatzea.

Irakaskuntza-prozesuen etengabeko hobekuntzarako ikertzea eta berritzea.

Irakasleak