Skip to main content

Hizkuntza

Garrantzitsua da BAMen prestatzen diren etorkizuneko maisu-maistrek hizkuntza-maila ona izatea. Horregatik, hizkuntza-gaitasunaren ibilbidea programatu dugu, bi mugarri dituena: bigarren mailako praktikak gainditzeko, B2 maila egiaztatu beharko da; eta C1 maila, Gradu Bukaerako Lanean.

Hizkuntza-probak BAMen egin ahal izango dira. Nahiago duenak BAMetik kanpo egindako hizkuntza-proba ofizialen bidez egiaztatu ahal izango du eskatutako maila.

Bide horretan laguntzeko, hala nahi duenak BAMen bertan izango ditu euskara-ikastaroak eta hizkuntza-aholkularitza. 

Arlo honetan edozein argibide behar baduzu, jar zaitez harremanean zure tutorearekin.