Skip to main content

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleek UPV/EHUko Udako ikastaroa emango dute

02 Iraila 2025

Agurtzane Lauzirika, Jaione Ibarra, Itxaso Vázquez eta Roberto Mielgo, Hizkuntza eta Literatura Didaktika Saileko irakasleek “Hizkuntza Proiektuak ikas-egoeren markoan” Udako ikastaroa emango dute.

Uda Ikastaro honetan, ikastetxeetan komunikazio gaitasunaren irakaskuntza ikuspegi integral eta pragmatikotik diseinatu ahal izateko gakoak eskainiko dira.

EAEren Hezkuntza Legeak eta gure kurrikulum ezberdinek aspalditik zehazten dute hizkuntza trebakuntzaren helburua komunikatzeko gaitasuna dela, eta gaitasun hori eleanitza izan behar dela ezinbestean. Komunikaziorako gaitasun hori garatzeko, legeetan ere jasota dago nolakoa izan beharko litzatekeen ildo metodologikoa: ekintzetara bideratutako irakaskuntza, eta ikas-egoeretan oinarritutakoa.

Planteamendu didaktiko hau guztiz bat dator Interakzionismo Soziodiskurtsiboak aspaldi proposatu izan dituen hizkuntzen irakaskuntzarako oinarri didaktikoekin, eta Uda Ikastaro honetan planteamendu horren eta ikas egoeren proposamenaren arteko lotura zuzenak erakutsi eta aztertuko dira, ikastetxeetan komunikazio gaitasunaren irakaskuntza ikuspegi integral eta pragmatikotik diseinatu ahal izateko.

📝Ikastaroaren helburuak:
EAEko hezkuntza curriculumak zehazten dituen ikas-egoerak Lehen Hezkuntzako geletara eramateko bideak proposatzea.
Gure lurraldeko hizkuntza ofizialak eta atzerriko hizkuntzak gainerako arloekin bateratzeko proiektu integraletan trebatzea.

🖊️Nori zuzendua:
Unibertsitateko ikasleei
Irakasleei

📅Irailak 15ean
🕛9:00-14:15
📍Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

💶​25 euro
ℹ️ Informazio gehiagorako eta matrikulatzeko:

https://www.uik.eus/eu/jarduera/hizkuntza-proiektuak-ikas-egoeren-markoan

 



Latest Articles