Agurtzane Lauzirika Zugazaga Filologia Hispanikoan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan.
Bere irakaskuntza jarduera Hizkuntzaren Didaktikan garatzen du eta ikerkuntza jarduera nagusiki Hizkuntzen Didaktikan ematen du.
Bere azken publikazioak Lehen Hezkuntzako abilezia komunikatiboen (Ulermena eta Adierazmena) irakaskuntzari buruzkoak dira.