Amaia Jauregi Orbe magisteritzan (Hezkuntza Berezia) diplomatua da Mondragón Unibertsitatean eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan (Pedagogia) lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Hezkuntzaren Psikologian eta Didaktika espezifikoetan doktorea da UPV/EHUn, eta Goi MailakoTeknikari titulua du zeinu hizkuntzaren interpretazioan eta pertsona gor-itsuen gida-intrepretazioan.
Gaur egun, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea da, Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan. Psikopedagogiako irakaskuntza-jarduera eta psikodidaktikako ikerketa-jarduera garatzen ditu, batez ere.
Bere azken argitalpenek erreferentzia egiten diote, alde batetik, adimen gaitasun handiko ikasleei emandako erantzunari buruzko gurasoen pertzepzioari, eta, bestetik, pertsona gorren ongizate psikosozialari eta eskubideei.