Galo Bilbao Alberdi Filosofian eta Teologian lizentziaduna eta doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan.
Galok, batez ere, etika soziopolitikoaren, bakerako hezkuntzaren eta erakundeen etikaren arloetan garatzen du bere ikerkuntza jarduera. Deustuko CEA ikerketa-taldeko kidea da. Bere azken argitalpenak enpresa-etikari buruzkoak dira.