Lander Intxausti Arriolabengoa Zientzietan (Biologia atalean) lizentziaduna eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle da BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolan Lehen Hezkuntzako graduan.
Bere irakaskuntza jarduera Matematikaren didaktikaren arloan garatzen du eta ikerkuntza jarduera nagusiki zooplanktonaren ekologiaren esparruan. Euskal Herriko Unibertsitateko Zooplanktonaren Ekologia (MarEsPlank) ikerketa-taldeko kidea da.
Bere azken argitalpenak euskal kostaldeko zooplanktonari buruzkoak eta Bilboko estuarioko uretako oxigeno eskuragarritasunari buruzkoak dira.