Mireia Sanz Vázquez Filosofían eta Hezkuntza Zientzietan lizentziduna eta Psikologian doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetan.
Bere irakaskuntza jarduera psikologia ebolutiboa eta hezkuntzaren psikologiako arloetan garatzen du eta ikerkuntza jarduera nagusiki familia eta adingabekoen ebaluazio eta esku-hartzearen esparruetan. Deustuko Unibertsitateko Deusto FamilyPsych ikerketa-taldeko kidea da.
Bere azken publikazioak familia, gurasoen arteko gatazka eta dibortzioari buruzkoak dira.