Santiago Larrañaga Arrizabalaga Zientzietan (Biologia atalean) lizentziaduna eta doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun irakasle da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan Lehen Hezkuntzako graduan.
Bere irakaskuntza jarduera Matematikaren didaktikaren arloan garatzen du eta ikerkuntza jarduera nagusiki ibai-ekologiaren esparruan.
Bere azken argitalpenak Australiako laku artifizialen ekologia eta kantauri-aldeko mendi-erreketan baso-landaketek duten eraginari buruzkoak dira.