Skip to main content

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola 1948an sortu zen eta erreferentziako heziketa zentroa da Euskal Herrian. Hezkuntzako profesionalak prestatzen ditugu: 0 eta 6 urte, eta 6 eta 12 urte bitarteko eskolaratze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntzak batez ere.

10 arrazoi BAM aukeratzeko

BAMen zure etorkizuna prestatzen dugu, zure balioak, trebetasunak eta bokazioa bultzatuz. Horregatik eskaintzen dizugu unibertsitate-esperientzia hurbila, praktikoa eta nazioarteko ikuspegiarekin. Hemen aurkituko dituzu BAM zure aukerarik onena izateko arrazoiak.

BAMen ez zara bat gehiago izango; ezagutuko zaitugu eta aurrez aurre ezagutuko gaituzu. Zure ondoan egongo gara lehen egunetik, unibertsitate-ikasketetan bidea egiten laguntzeko

Gradu-ikasketak amaitu ondoren, laneratzeko lehenengo urratsak ematen lagunduko dizugu

Esperientzia luzeko irakasle-ikertzaileak maisu-maistren prestakuntzan

Hezkuntza-sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzu praktikak

Estatuko edo nazioarteko beste unibertsitate batzuetan egonaldiak eginez osatu ahal izango dituzu ikasketak

Tutore bat izango duzu, zure prestakuntza-prozesuan zehar eta unibertsitate-bizitzara egokitzeko prozesuan aholkatu eta gidatzeko

Urtero bi beka-deialditan parte hartu ahal izango duzu: Eusko Jaurlaritzako ofiziala eta BAM beken deialdia (% 10etik 50era arteko deskontuak lortu ahal izango dituzu ordaindu beharreko hilekoen zenbatekoan)

Arreta pertsonalizatua eta hurbila izango duzu; talde txikietan lan egingo duzu, eta prestakuntza praktikoa jasoko duz

Partaidetza eta elkartasuna indartu ahal izango dituzu, gizarteko errealitate zaurgarrietan inplikatuz

Ondo zehaztutako hizkuntza-ibilbidea proposatzen dizugu, etorkizunean irakasle bikaina izate zaitezen

BAM zenbakitan

75

urte baino gehiago maisu-maistren prestakuntzan

10000

irakasle baino gehiago Lehen eta Haur Hezkuntzako tituluarekin

32

irakasle aditu esperientzia luzearekin

90

eko okupazio-tasa

250

praktiketako hitzarmen

75

plaza mugikortasun programa desberdinetan

30

unibertsitate-hitzarmen nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan

200000

urtean beka eta diru-laguntzetarako