Skip to main content

Haur Hezkuntzako Gradua

Titulazioa

Haur Hezkuntzako Gradua

Modalitatea

Presentziala

Iraupena

4 urte - 240 ECTS

Hizkuntzak

Batez ere euskaraz; zenbait irakasgai gaztelaniaz eta ingelesez

Plazak

65

Ikasketa plana deskargatu

Haur Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia hezkuntzako profesionalak prestatzea da 0 eta 6 urte bitarteko eskolaratze tarteari dagozkion ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko gaitasunak izan ditzaten. Eskaintzen den irakaskuntza presentziala da, hezkuntza eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa). Ikasleek 240 ECTS gainditu behar dituzte gradua lortzeko.

Izen-ematea

Zure etorkizuna BAMen hasten da. Eman izena orain eta eman lehen urratsa betidanik amestu duzun ibilbidean.

Eskatu informazio gehiago

BAM – Irakasleen Unibertsitate Eskola
+34 944 24 22 42
This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Aurkezpena

Aurkezpena
  • Modalitatea: presentziala
  • Iraupena: 4 urte – 240 ECTS
  • Plazak: 60
  • Hizkuntzak: Batez ere euskaraz; zenbait irakasgai gaztelaniaz eta ingelesez
  • Ordutegia: 8:45etik 14:35era
  • Aipamenak: Artea eta Hezkuntza; Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra
  • Sarrera probak: Sarrera profilaren araberako alderdiak baloratuko dira, hala nola espediente akademikoa, hezkuntzarekiko interesa eta hizkuntza gaitasuna.
Tituluaren helburua

Haur Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia zera da: hezkuntzako profesionalak prestatzea, zero eta sei urte bitarteko ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko beharrezko konpetentziak gara ditzaten. 

Aipamenak

Hirugarren eta laugarren mailan aipamena egingo da.

Artea eta Hezkuntza

Aipamen honek Haur Hezkuntzako haurrengan bi arlo hauek garatzeko oinarrizko gaitasunak lantzen ditu: batetik, kultura eta artearen arloko edozein adierazpen edo agerkariren ikusle eta hartzaile izateko gaitasuna eta, bestetik, gaitasun ludikoa eta sortze-gaitasuna gehitu eta indartzen du, umeak sortzaile aktibo eta originalak izan daitezen.

Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra

Aipamen honetan irakaskuntza eleanitza eta hizkuntzen irakaskuntzaren planifikazioa egiteko gaitasunak lantzen dira, betiere, Haur Hezkuntzako aldiaren ikuspegi integraletik. Gainera, aipamen honetan, eskolan bigarren eta hirugarren hizkuntzen jabekuntza bultzatzeko, beharrezko trebetasun komunikatiboen garapena lantzen da.

Hizkuntzak

BAMen ikasketak egiteko hizkuntza maila B2 da euskara eta gaztelaniarako, eta B1 ingurukoa ingelesez. Atzerriko Hizkuntza aipamena egiteko, ingeleseko B2 maila behar da. Mailaren akreditaziorik ez badago, hizkuntza-proba bat egingo da onartu aurretik.

Gradua amaitutakoan, euskararen C1 hizkuntza mailaren aitorpena izango duzu.

Mugikortasuna

BAMek proiekzio akademiko handiko unibertsitateekin lankidetza-hitzarmen ugari ditu (Erasmus, Sicue, Erasmus Praktikak, EBetik kanpoko praktikak, besteak beste). Hitzarmen hauei esker, BAMeko ikasleek eta irakasleek nazio eta nazioarteko mugikortasun programetan parte har dezakete.

Mugikortasun esperientzia hauen helburu nagusia ikasleen formakuntza akademiko-profesionala indartzea da hurrengo alderdietan:

  • Atzerriko hizkuntza hobetzea.
  • Garapen profesionalerako aukera zabalagoa eskuratzea, bai alderdi praktikoan zein akademikoan.
  • Pertsonen arteko eta kulturarteko komunikazioaren hobekuntza.
  • Nazioarteko unibertsitateen arteko kolaborazio sareak indartu.

Informazio akademikoa

Ikaskuntza Emaitza Zeharkakoak
  • RAT.1: Norberaren ezagutza, etika, erantzukizun soziala eta ingurumenarekiko erantzukizuna, eta transzendentziarako irekitasuna
  • RAT.2: Talde-lana eta lidergoa
  • RAT.3: Ekintzailetza, berrikuntza eta sormena
  • RAT.4: Ahozko eta idatzizko komunikazioa ingurune multikulturaletan
  • RAT.5: Sakon, autonomo eta kritiko ikastea
  • RAT.6: Gaitasun digitala
Tituluko Ikaskuntza Emaitza Zehatzak
  • RAE.1. Kompetentzien garapena diseinatzea eta planifikatzea ikastetxeko curriculum-proiektu baten barruan, gelako ikaskuntza-egoeren bidez, irakasleen taldeek garapen jasangarria eta bizimodu jasangarriak, giza eskubideak, genero-berdintasuna, bakearen eta indarkeriarik gabeko kulturaren sustapena, herritartasun globala eta kultur aniztasunaren balorazioa susta ditzaten, ikastetxearen testuinguruarekin eta identitatearekin koherentzian, komunitate eta gizarte eremura transferitzeko.

  • RAE.2. Ebidentzia zientifikoan oinarrituta, ikastetxeko curriculum-proiektua eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak kritikoak aztertzea, kompetentzien eskuratze maila, baita aplikatutako programazioak eta estrategiak ere, emaitzetatik eratorritako hobekuntzak barneratuz.

  • RAE.3. Norberaren garapena eraikitzea eta ebaluatzea bere dimentsio pertsonalean, profesionalean, hezitzailean eta publikoan (ardura pertsonala, justizia soziala, iraunkortasuna, gizarte-kultur aniztasuna, osasuna eta ongizatea, eta abar), eta irakaskuntza jarduera zientzia, pedagogia eta gizarte aurrerapenetara egokituz, baita prestakuntza eta ikerketa proiektuetan parte hartuz ere.

  • RAE.4. Trebetasun interpertsonalak garatzea, familia, gizartea eta eskolaren arteko lankidetza sareak ezartzeko eta ikaskuntza-eremu eraginkorrak garatzeko, ikastetxeko baliabideak optimizatzeko eta gizarte-eraldaketa sustatzeko.

  • RAE.5. Komunikazio eraginkorrerako trebetasunak garatzea eta erakustea, bai ahoz bai idatziz, irakaskuntza-hizkuntzetan, testuinguru profesional desberdinetara eta hezkuntza-komunitateko partaide guztiekin elkarreragiteko moldatuz.

  • RAE.6. Teknologia etiko, kritiko, seguru eta arduratsu gisa erabiltzea, baliabide didaktiko gisa, baita komunikazio eta informazio-tratamendurako ere.

Moduluak eta materialak

Hemen jasotzen da Haur Hezkuntzako Graduan, Artea eta Hezkuntza eta Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra aipamenen ikasketa plana, ECTS kredituetan materiaren arabera.


  • Modulua 1. Oinarrizko prestakuntza [100 ECTS]

    MATERIA 1 | 22 ECTS
    Hezkuntza Prozesuak, Ikasketa eta Nortasunaren Garapena (Psikologia)
    1.1 Hezkuntzaren Psikologia | 6 ECTS
    1.2 Garapenaren Psikologia | 6 ECTS
    1.3 Haurtzaroaren Psikologia eta Hizkuntzaren Jabekuntza | 10 ECTS


    MATERIA 4 | 12 ECTS
    Haurtzaroa, Osasuna eta Elikadura
    4.1 Garapen Psikomotorea | 6 ECTS
    4.2 Haurtzaroa, Osasuna eta Elikadura | 6 ECTS


    MATERIA 7 | 12 ECTS
    Haur Hezkuntzako Eskola (Hezkuntza)
    7.1 Etengabeko Berrikuntza eta Hobekuntza Hezkuntzan | 6 ECTS
    7.2 Ikastetxeen Antolamendua | 6 ECTS

    MATERIA 2 | 12 ECTS
    Ikas Zailtasunak eta Garapenaren Nahasteak (Hezkuntza)
    2.1 Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak | 6 ECTS
    2.2 Ikas Zailtasunak | 6 ECTS


    MATERIA 5 | 12 ECTS
    Eskolako Espazioaren Antolamendua, Materialak eta Irakaskuntzarako Abileziak (Hezkuntza)
    5.1 Didaktika Orokorra | 6 ECTS
    5.2 Irakaslearen Abileziak | 6 ECTS

    MATERIA 3 | 24 ECTS
    Gizartea, Familia eta Eskola (Hezkuntza)
    3.1 Hezkuntzaren Antropologia eta Historia | 6 ECTS
    3.2 Familia eta Eskola | 6 ECTS
    3.3 Gizartea eta Eskola | 6 ECTS
    3.4 Erlijio Gertakarien Fenomenologia eta Etika | 6 ECTS


    MATERIA 6 | 6 ECTS
    Behaketa Sistematikoa eta Testuinguruen Analisia (Hezkuntza)
    6.1 Ikerketa Metodoak eta Teknikak | 6 ECTS

  • Modulua 2. Arloen didaktika [60 ECTS]

    MATERIA 8 | 24 ECTS
    Natur Zientziak, Gizarte Zientziak eta Matematikaren Ikasketa
    8.1 Gizarte Zientziak eta bere Didaktika | 6 ECTS
    8.2 Pentsamendu Matematikoaren Garapena eta bere Didaktika I | 6 ECTS
    8.3 Natur Zientziak eta bere Didaktika | 6 ECTS
    8.4 Pentsamendu Matematikoaren Garapena eta bere Didaktika II | 6 ECTS

    MATERIA 9 | 18 ECTS
    Hizkuntzen Ikasketa eta Idatz-Irakurketa
    9.1 Ahozko Hizkuntzaren Didaktika | 6 ECTS
    9.2 Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak I | 6 ECTS
    9.3 Idatzizko Hizkuntzaren Didaktika | 6 ECTS

    MATERIA 10 | 18 ECTS
    Musika, Adierazpen Plastikoa eta Gorputz Adierazpena
    10.1 Adierazpen Musikalaren Garapena eta bere Didaktika | 6 ECTS
    10.2 Adierazpen Plastikoaren Garapena eta bere Didaktika | 6 ECTS
    10.3 Gorputz Adierazpena eta bere Didaktika | 6 ECTS

  • Modulua 3. Practicum [50 ECTS]

    MATERIA 11 | 50 ECTS
    Eskolako Praktikak
    11.1 Praktikak I | 14 ECTS
    11.2 Praktikak II – Orokorra | 18 ECTS
    11.3 Praktikak II – Aipamena: Artea eta Hezkuntza | 12 ECTS
    11.4 Praktikak II – Aipamena: Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra | 12 ECTS

    MATERIA 12 | 6 ECTS
    Gradu Bukaerako Lana
    12.1 Gradu Bukaerako Lana | 6 ECTS

  • Modulua 4. Aipamenak [30 ECTS]

    MATERIA 13 | 30 ECTS
    Hizkuntzen Sarrera Goiztiarra Aipamena
    13.1 Euskararen Sarrera Goiztiarra | 6 ECTS
    13.2 Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak II | 6 ECTS
    13.3 Ingeleraren Sarrera Goiztiarra | 6 ECTS
    13.4 Hirugarren Hizkuntzaren Didaktika: Ingelera | 6 ECTS
    13.5 Hizkuntzen Trataera Bateratua | 6 ECTS

    MATERIA 14 | 30 ECTS
    Mención: Arte y educación
    14.1 Ritmo e Instrumentos Musicales de Percusión Escolar | 6 ECTS
    14.2 Ritmo, Música y Movimiento | 6 ECTS
    14.3 Taller de Teatro | 6 ECTS
    14.4 Motricidad Creativa | 6 ECTS
    14.5 Taller de Lectura y Producción de Imágenes | 6 ECTS

  • Modulua 5. Teologia katolikoa eta bere pedagogia [24 ECTS]

    MATERIA 15 | 24 ECTS
    Erlijio Gertakarien Fenomenologia eta Etika
    15.1 Erlijio Gertakarien Fenomenologia eta Etika | 6 ECTS
    15.2 Kristau Mezua | 6 ECTS
    15.3 Eliza, Sakramentuak eta Morala | 6 ECTS
    15.4 Erlijioaren Pedagogia eta Didaktika Eskolan | 6 ECTS

Kredituak
Primero Segundo Tercero Cuarto
Formación Básica 54 24
Obligatoria 6 24 48 6
Optativa 12 18
Prácticas 12 30
Trabajo Fin de Grado 6
TOTAL 60 60 60 60 240

Pendiente de aprobación

Lehenengo maila

Lehen seihilekoa

Garapen Psikomotorra
6 ECTS
Didaktika orokorra
6 ECTS
Haurtzaroa, osasuna eta elikadura
6 ECTS
Garapenaren psikologia
6 ECTS
Gizartea eta eskola
6 ECTS

Bigarren seihilekoa

Hezkuntzaren antropologia eta historia
6 ECTS
Familia eta eskola
6 ECTS
Ikerketa metodoak eta teknikak
6 ECTS
Hezkuntzaren psikologia
6 ECTS
Adierazpen musikalaren garapena eta bere didaktika
6 ECTS
Bigarren maila

Lehen seihilekoa

Hezkuntza premia berezien oinarri psikopedagogikoak
6 ECTS
Deskargatu
Ikasteko zailtasunak
6 ECTS
Deskargatu
Erlijioaren fenomenologia eta etika
6 ECTS
Deskargatu
Irakaslearen Trebetasunak
6 ECTS
Deskargatu
Ikastetxeen antolamendua
6 ECTS
Deskargatu

Bigarren sehilekoa

Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza hezkuntzan
6 ECTS
Deskargatu
Haurtzaroaren psikologia eta hizkuntzaren jabekuntza
10 ECTS
Deskargatu
Praktikak I
14 ECTS
Deskargatu
Hirugarren maila

Lehen seihilekoa

Gizarte zientziak eta bere didaktika
6 ECTS
Deskargatu
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika I
6 ECTS
Deskargatu
Gorputz adierazpena eta bere didaktika
6 ECTS
Deskargatu
Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak I
6 ECTS
Deskargatu
Euskararen sarrera goiztiarra
6 ECTS
Deskargatu
Erritmoa eta eskolako perkusio instrumentuak
6 ECTS
Deskargatu
Kristau mezua
6 ECTS
Deskargatu

Bigarren seihilekoa

Adierazpen plastikoaren garapena eta bere didaktika
6 ECTS
Deskargatu
Ahozko hizkuntzaren didaktika
6 ECTS
Deskargatu
Idatzizko hizkuntzaren didaktika
6 ECTS
Deskargatu
Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak II
6 ECTS
Deskargatu
Early introduction to the english language
6 ECTS
Deskargatu
Erritmoa, musika eta mugimendua
6 ECTS
Deskargatu
Antzerki tailerra
6 ECTS
Deskargatu
Eliza, sakramentuak eta morala
6 ECTS
Deskargatu
Laugarren maila

Lehen seihilekoa

Praktikak II – Orokorra
18 ECTS
Deskargatu
Praktikak II
12 ECTS
Deskargatu
Praktikak II
12 ECTS
Deskargatu

Bigarren seihilekoa

Gradu bukaerako lana
6 ECTS
Deskargatu
Natur zientziak eta bere didaktika
6 ECTS
Deskargatu
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II
6 ECTS
Deskargatu
L3 Teaching
6 ECTS
Deskargatu
Hizkuntzen trataera bateratua
6 ECTS
Deskargatu
Motrizitate sortzailea
6 ECTS
Deskargatu
Irudiaren irakurketa eta ekoizpen tailerra
6 ECTS
Deskargatu
Pedagogía y didáctica de la religión en la escuela
6 ECTS
Deskargatu

Praktikak

Praktikak ezinbesteko prozesua dira irakaskuntzaren lanbidean murgiltzeko, eta ikaslearen prestakuntza praktikoa sendotu eta indartzeko, kalitatezko prestakuntza bat lortzeko asmoz.

Praktiketako ikastetxeak

BAMeko ikasleek EAEko hezkuntza sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzte euren praktikak, praktiketako prestakuntza zentro gisa onartuta dauden ikastetxeetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenari esker.

Horrez gain, BAMek europar herrialdeetako ikastetxeetan praktikak egiteko akordioak ere sinatu ditu. 

Praktiketako programa

Asignatura: Practicum I

Curso y semestre: 2º curso 2º semestre
Créditos: 12
Periodo de prácticas: 5 semanas

Asignatura: Practicum II – Educación Infantil

Curso y semestre: 4º curso 1º semestre
Créditos: 12

Asignatura: Practicum II – Mención

Curso y semestre: 4º curso 1º semestre
Créditos: 18
Praktiketako mintegiak

Ikasleek praktiketako mintegietan parte hartuko dute. Mintegi horietan, unibertsitateko irakasle tutoreak praktiketako ikasleari lagunduko dio ikastetxearen eta ikasgelaren errealitateari buruzko gogoeta egiten, bakarka zein taldean.

Irakasle tutoreak

Praktiketako lana gidatzeko ikasleek BAMeko tutorearen jarraibideak izango dituzte, batetik, eta, bestetik, praktiketako ikastetxeko tutorearen ikuskaritza eta laguntza izango dute.

Praktiketako memoria

Praktiketako ikasleak ikastetxearen eta gelaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko datuak aukeratu eta aztertuko ditu, eta gelako esku-hartzea planifikatu eta gelaratuko du. Egindakoaren inguruko hausnarketak idatziko ditu praktikaldiari buruzko txostena osotuz.

Gradu amaierako proiektua

Aurkezpena

Graduko ikasketen amaieran Gradu Bukaerako Lana egin beharko da. Lan hori ikasketa planen azken aldian egingo da eta titulazioan hartutako prestakuntzarekin bat datozen ezagutza, trebetasun eta jarrerei lotutako gai bat sakontzera bideratu beharko da, oinarrizko prestakuntzaren esparruan, arloetako didaktiketan edo aipamen jakin batean.

Gradu Bukaerako lana proiektu, txosten edo azterlan originala da eta idatzizko formatuan entregatu beharko du ikasleak. Horrez gainera, lanaren ahozko defentsa egin beharko du epaimahai baten aurrean.

Modalitatea

Gradu Bukaerako Lanaren gaia graduan zehar egindako ikasketekin lotuta egongo da, eta graduan zehar landutako ezagutzetan sakontzeko eta ikertzeko aukera emango dio ikasleari. Gaia edozein izanda ere, lan mota desberdinak egin daitezke: lan bibliografikoak, azterlan monografikoak edo konparatiboak; ikerlanak; material didaktikoen diseinu eta ekoizpen lanak. 

Elaborazioa

Lan honetan ikasle bakoitzak lan autonomoa egingo du tutore baten gidaritzapean. 

Tutorizazioa eta jarraipena

Gradu Bukaerako lana tutore baten laguntzarekin egiten da. Tutoreak ikasketa-prozesua gidatu, orientatu eta dinamizatu egingo du, baina ikaslearen lan pertsonala izango da nagusi Gradu Bukaerako Lanean.

Ebaluazioa

Elementu hauek ebaluatuko dira:

  • Gradu Bukaerako Lanaren txostena
  • Gradu Bukaerako Lanaren elaborazio prozesua 
  • Gradu Bukaerako Lanaren aurkezpena eta defentsa epaimahaiaren aurrean

Nazioarteko programak

Nazioarteko programak

BAMek lankidetza-hitzarmenak ditu (ErasmusPlus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBtik kanpoko Atzerriko Praktikak…) hainbat unibertsitate-zentrorekin, eta horiei esker, ikasleek eta irakasleek mugikortasun-programetan parte har dezakete, bai nazio mailan bai nazioarte mailan.

Truke-esperientzia hauen helburu nagusia da ikasleen prestakuntza akademiko-profesionala hurrengo arloetan indartzea:

  • Atzerriko hizkuntzaren hobekuntza.
  • Ikuspuntu zabalago baten eskuratzea, garapen profesionalari dagokionez, bai akademikoan bai praktikoan.
  • Nazioarteko trukearen bidez, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako etorkizuneko irakasleen lanerako oinarrizkoak diren gaitasunak garatzea (talde-lana, aniztasunari arreta, bakearen, justizia sozialaren eta elkartasunaren balioen garapena, besteak beste).
  • Komunikazio pertsonala eta kulturartekoa hobetzea.
  • Nazioarteko unibertsitateekin lankidetza-sareak indartzea.
Nazioarteko mugikortasun programetan parte hartzeko baldintzak
  • BAMeko ikaslea izatea eta helmugako unibertsitatean egonaldia hasi aurretik Graduaren lehen bi ikasturteetako gutxienez 114 ECTS gaindituta izatea.
  • Europar Batasuneko herritarra izatea.
  • Ingeleseko C1 maila eta/edo alemanez edo frantsesez B2 maila ziurtatzea. Bestela, Deustuko Unibertsitateko hizkuntza mailako barne-proba gainditzea (ahozkoa eta idatzizkoa).
  • BAMek eskaera onartzea, honako irizpideak kontuan hartuta:
    • Eskatutako hizkuntza-maila
    • Espediente akademiko ona izatea
    • Heldutasuna eta motibazio pertsonala
  • Atzerriko unibertsitateak eskaera onartzea.
ECTS kredituak eta aitorpen curricularra

Egonaldia seihileko batekoa edo ikasturte osokoa izan daiteke, eta Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasketa-planaren hirugarren ikasturteko 30 edo 60 ECTS egin beharko dira, aurreikusitako gaitasunak eskuratzea bermatuz.

BAMeko ikasleek atzerriko unibertsitateetan ikasitako irakasgaien curriculum-aitorpena nazioarteko mugikortasun-programen aitortza-araudiaren arabera kudeatuko da.

Harremanetan jarri

Informazio gehigarria

Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa (Bilboko Campusa)

http://www2.relint.deusto.es

Avda. de las Universidades 24
48007 Bilbao
Tel.: 944 139 288
Email:This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Jarduerak eta prestakuntza osagarria

Jarduerak eta prestakuntza osagarria

Unibertsitateko Pastoral Zerbitzuak kristau nortasuna bultzatzen du unibertsitatearen eremuan eta hezkuntzaren eremu profesionalean, irakasle zereginaren zentzu sakona bilatzeko: kristau izatea zelan ulertzen den eskolan eta kristau antropologiaren oinarrizko elementuak, besteak beste.

Unibertsitateko Pastoraleko Elizbarruti-idazkaritzarekin batera lan egiten dugu. Gure proiektuak bi ardatz nagusi ditu:

Esku-hartze eremua

Esku-hartze proiektua bi esku-hartze motatan oinarritzen da:

  • Elkartasun ariketa ahalbidetu, irakaslearen zereginarekin lotutako proiektuen bidez: esku-hartzea sozio-eskolarako laguntza proiektuetan, Ekuadorren lan-esperientziak, Ipar-Hego Tailerra, garapenerako hezkuntza esperientziak ezagutu eta edukitzea, herri hezkuntza ezagutu eta bizitzea, parte hartzea. Kidenda kanpainak eta bidezko merkataritzara hurbiltzea, besteak beste.
  • Gaur egun eskolan kristau izateak esan nahi duenaren inguruan hausnartzeko, ospatzeko eta barneratzeko guneak sustatu: hausnarketa mintegiak, hitzaldiak edo esperientziak partekatzeko hitzaldiak, zine forumak, otoitz eta ospakizun guneak.
Harremanerako

Proposatutako ekintzak antolatzen lagundu edo besteren bat proposatu gura
izanez gero, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanean gurekin email honen
bidez: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Garapen profesionala

Garapen profesionala

Haur Hezkuntzako Gradu ikasketek Haur Hezkuntzako irakasle gisa aritzeko gaitasuna ematen dute, bai eskola publikoetan, bai itunpeko eta ikastetxe pribatuetan.

Haur Hezkuntzako irakasleak, lankidetzan eta talde-lanean oinarrituta, honako hau egiteko gai izango da:

Gaien eta moduluen programazioa egitea, baita ikasleen ikaskuntza-prozesua ebaluatzea ere.

Ikasleen hezkuntza-orientazio integrala egitea, zerbitzu eta sail espezializatuekin lankidetzan.

Emandako irakaskuntza-, kudeaketa- eta zuzendaritza-jarduerak koordinatzea.

Irakaskuntza-prozesuen etengabeko hobekuntzarako ikertzea eta berritzea.

Gaitasun orokorrak

  1. Pentsamendu kritikoa: gauzen arrazoiaren gainean eta norberaren eta inoren ideiak, ekintzak, balorazioak eta iritziak zertan oinarritzen diren galdetzeko buru joera da.
  2. Ahozko komunikazioa: Hitzen bidez norberaren ideiak, ezaguerak eta sentimenduak argi eta egoki adieraztea, egoeraren eta entzuleen ezaugarrietara egokituz, haien ulerkuntza eta atxikimendua lortzeko.
  3. Idatzizko komunikazioa: Beste pertsona batzuekin eraginkortasunez erlazionatzea, norberak pentsatzen edota sentitzen duena argi adieraziz, idazkera eta adierazpide grafikoak lagun dituela.
  4. Sen etikoa: Norberaren edo besteen on moralera positiboki makurtzea (hau da, ongia den edo esan nahi duen guztira, zentzuzko bizipena den guztira, pertsonaren errealizazioa dakarren guztira, justizia den edo esan nahi duen guztira) eta on moral horretan irautea.
  5. Talde lana: Helburu berberak lortzeko, beste pertsona, arlo eta erakunde batzuekin bat egitea eta lankidetza aktiboan jardutea.

Berariazko gaitasunak

Berariazko gaitasun hauek, abenduko ECI/3857 aginduarekin bat datoz:

  1. Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.
  1. Ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera, talde bakoitzeko ikasleek eskura ditzaten bilatzen diren helburuak.
  1. Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, eta prozesua eta lortutako ikaskuntza ebaluatzea; ebaluatzea, halaber, gaitasunen lorpen maila eta aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.
  1. Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.
  1. Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.
  1. Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.
  1. Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.