Lehen Hezkuntzako Gradua
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Modalitatea
Presentziala
Iraupena
4 urte - 240 ECTS
Hizkuntzak
Batez ere euskaraz; zenbait irakasgai gaztelaniaz eta ingelesez
Plazak
Ikasketa plana deskargatu
Lehen Hezkuntzako Graduaren helburu nagusia zera da: hezkuntzako profesionalak prestatzea 6 eta 12 urte bitarteko ikas-irakaskuntza egoerak ulertu, aztertu, interpretatu eta esku-hartzeko beharrezko gaitasunak eskainiz. Irakaskuntza presentziala da, eredu hirueleduna jarraituz (euskara, gaztelera eta ingelesa). Ikasleek 240 ECTS gainditu behar dituzte gradua lortzeko.
Izen-ematea
Zure etorkizuna BAMen hasten da. Eman izena orain eta eman lehen urratsa betidanik amestu duzun ibilbidean.
Eskatu informazio gehiago
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola
+34 944 24 22 42
Aurkezpena
- Modalitatea: presentziala
- Iraupena: 4 urte – 240 ECTS
- Plazak: 135
- Hizkuntzak: Batez ere euskaraz; zenbait irakasgai gaztelaniaz eta ingelesez
- Ordutegia: 8:45etik 14:35era (aipamen guztiak)
15:00etatik 18:30era (Heziketa Fisikoa arratsaldeko taldean) - Aipamenak:
- Heziketa Fisikoa
- Atzerriko hizkuntza
- Curriculum Sakontzea
- Sarrera probak: Sarrera profilaren araberako alderdiak baloratuko dira, hala nola espediente akademikoa, hezkuntzarekiko interesa eta hizkuntza gaitasuna.
Lehen hezkuntzako Graduaren helburu orokorra zera da, sei eta hamabi urte bitarteko eskola-aldian irakaskuntza-ikaskuntza-egoerak ulertzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta esku hartzeko behar diren gaitasunak dituzten hezkuntzako profesionalak prestatzea.
BAMn sartzeko erreferentziazko hizkuntza maila B2 da euskara eta gaztelania, eta B1 ingurukoa ingelesa. Atzerriko Hizkuntzaren aipamena osatzeko, ingeles B2 maila behar da. Maila hauetarako akreditaziorik ez dagoenean, hizkuntza-proba bat egingo da onartu aurretik.
Gradua amaitutakoan, euskararen C1 hizkuntza mailaren aitorpena izango duzu.
Ikasleek aukera dute beren ikasketak partzialki hainbat unibertsitate nazional eta nazioartekotan egiteko, proiekzio akademiko handiko zentroekin sinatutako lankidetza-hitzarmen ugariren bidez.
Egonaldien helburu nagusiak honako hauek dira:
- Atzerriko hizkuntza hobetzea.
- Garapen profesionalerako ikuspegi zabalagoa eskuratzea.
- Komunikazio pertsonala eta kultura artekoa hobetzea.
Hirugarren urtetik aurrera aipamenak egin ahal izango dituzu.
Heziketa fisikoa
Kirol-jarduera fisikoaren didaktikako espezializazioa. Prestakuntza honen bidez, irakasleak jarduera fisikoaren arloko proiektuak proposatzeko gai izatea lortu nahi da, ohitura osasuntsuak, egonkorrak eta denboran irauten dutenak bultzatzeko.
Atzerriko hizkuntza
Atzerriko bigarren edo hirugarren hizkuntzaren didaktikaren arloko espezializazioa.
Curriculum Sakontzea
Aipamen honen bidez, hezitzaileei prestakuntza berezia eman nahi zaie ondoko arlo hauetan: tutoretza funtzioa, curriculumaren inguruko hausnarketa eta garapena, programen diseinua eta metodologia aktiboak. Era berean, Gizarte Zientzien arlotik eta Natur Zientzien arlotik errealitatearen konplexutasuna aztertu eta interpretatzeko gai diren irakasleak izatea indartu nahi da.
Informazio akademikoa
- RAT.1: Autokonozimendua, etika, gizarte eta ingurumeneko erantzukizuna, eta transzendentziarako irekitasuna
- RAT.2: Talde-lana eta lidergoa
- RAT.3: Ekintzailetza, berrikuntza eta sormena
- RAT.4: Ahozko eta idatzizko komunikazioa ingurune anizkulturaletan
- RAT.5: Sakoneko, autonomoko eta kritikoko ikaskuntza
- RAT.6: Gaitasun digitala
-
RAE.1. Konpetentzien garapena diseinatu eta planifikatzea, ikastetxeko curriculum-proiektu baten baitan, esperientziazko ikaskuntza-egoeren bidez, gelan komunikazio, fisiko, kognitibo, afektibo-emozional eta sozialeko garapena eta ikasleen ongizatea sustatzeko, testuinguruaren eta ikastetxearen identitatearen koherentziari jarraiki, eta 0-3 urte eta 3-6 urte aldien berezitasunak kontuan hartuta.
-
RAE.2. Kritika eraikitzailea egitea, froga zientifikoetan oinarrituta, ikastetxeko curriculum-proiektuari eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei buruz, konpetentzien eskuratze-mailari, baita Haur Hezkuntzako gelan aplikatutako programazioei eta estrategi didaktikoei ere, eta emaitzetatik eratorritako hobekuntzak barne hartzea.
-
RAE.3. Norberaren garapen pertsonala, profesionala, hezitzailea eta publikoa planifikatu eta ebaluatzea (erantzukizun pertsonala, justizia soziala, iraunkortasuna, aniztasun sozio-kulturala, osasuna eta ongizatea, etab.), irakaskuntza-jarduera hobetu eta egokituz aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialei, eta prestakuntza eta ikerketa proiektuetan parte hartuz.
-
RAE.4. Gaitasun interpersonalak garatzea, familia, gizartea eta eskola arteko lankidetza-sareak ezartzeko, eta ikaskuntzarako ingurune seguruak garatzeko, ikastetxeko baliabideak optimizatzeko eta gizarte-eraldaketa sustatzeko.
-
RAE.5. Komunikazio eraginkorrerako gaitasunak garatzea eta erakustea, ahozko zein idatzizko komunikazioari dagokionez, irakaskuntzako hizkuntzetan, testuinguru profesional desberdinetara eta hezkuntza-komunitateko parte-hartzaile guztiekin elkarreraginetara egokituz.
-
RAE.6. Teknologia modu etiko, kritiko, seguru eta arduratsuan erabiltzea, Haur Hezkuntzako ikasleei baliabide didaktiko gisa, baita komunikaziorako eta informazioaren tratamendurako ere.
-
RAE.7. Ongizate-inguruneak ezartzea, bizi-ohitura osasungarriak eta zaintza sustatzeko (atsedenaldia, elikadura, jarduera fisikoa, higienea eta segurtasuna) ikasleen artean.
Moduluak eta materiak
Jarraian aurkituko duzu Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketa plana, Atzerriko Hizkuntza, Gorputz Hezkuntza, Curriculum-Sakontzea eta Arte Hezkuntza aipamenekin, ECTS kredituetan, eta materia motaren arabera sailkatuta.
-
Modulua 1. Oinarrizko prestakuntza [60 ECTS]
Materia 1. | 18 ECTS
Ikasketa eta Nortasunaren Garapena (Psikologia)1.1. Hezkuntzaren Psikologia | 6 ECTS
1.2. Garapenaren Psikologia | 6 ECTS
1.3. Hezkuntza Premia Berezien Oinarri Psikopedagogikoak | 6 ECTSMateria 2. | 18 ECTS
Hezkuntz Prozesuak eta Testuinguruak (Hezkuntza)2.1. Didaktika Orokorra | 6 ECTS
2.2. Ikerketa Metodoak eta Teknikak | 6 ECTS
2.3. Ikastetxeen Antolamendua | 6 ECTSMateria 3. | 24 ECTS
Gizartea, Familia eta Eskola (Hezkuntza)3.1. Hezkuntzaren Antropologia eta Historia | 6 ECTS
3.2. Familia eta Eskola | 6 ECTS
3.3. Gizartea eta Eskola | 6 ECTS
3.4. Tradizio Soziokulturalak eta Erlijioen Arteko Elkarrizketa | 6 ECTS -
Modulua 2. Arloen didaktika [100 ECTS]
Materia 4. | 12 ECTS
Zientzia Esperimentalak4.1. Natur Zientziak eta bere Didaktika I | 6 ECTS
4.2. Natur Zientziak eta bere Didaktika II | 6 ECTS
Materia 6. | 22 ECTS
Matematika6.1. Matematika eta bere Didaktika I | 6 ECTS
6.2. Matematika eta bere Didaktika II | 6 ECTS
6.3. Matematika eta bere Didaktika III | 6 ECTS
6.4. Matematika eta bere Didaktika IV | 4 ECTS
Materia 8. | 12 ECTS
Musika, Plastika eta Ikus-Hezkuntza8.1. Hizkuntza Plastiko, Bisual eta Musikala | 6 ECTS
8.2. Hezkuntza Artistikoa eta bere Didaktika | 6 ECTSMateria 5. | 18 ECTS
Gizarte Zientziak5.1. Gizarte Zientziak eta bere Didaktika I | 6 ECTS
5.2. Gizarte Zientziak eta bere Didaktika II | 6 ECTS
5.3. Etika | 6 ECTS
Materia 7. | 30 ECTS
Hizkuntzak7.1. Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak | 6 ECTS
7.2. Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika I | 6 ECTS
7.3. Hizkuntza eta Komunikazio Trebetasunak II | 6 ECTS
7.4. Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika II | 6 ECTS
7.5. Hizkuntzen Trataera Bateratua | 6 ECTS
Materia 9. | 6 ECTS
Gorputz Hezkuntza9.1. Gorputz Hezkuntza eta bere Didaktika | 6 ECTS
-
Modulua 3. Practicum [50 ECTS]
Materia 10. | 66 ECTS
Praktikak10.1. Praktikak I | 12 ECTS
10.2. Praktikak II – Orokorra | 18 ECTS
10.3. Praktikak II – Aipamena: Gorputz Hezkuntza | 12 ECTS
10.4. Praktikak II – Aipamena: Atzerriko Hizkuntza (Ingelera) | 12 ECTS
10.5. Praktikak II – Aipamena: Curriculumean Sakontzea | 12 ECTSMateria 11. | 8 ECTS
Gradu Bukaerako Lana11.1. Gradu Bukaerako Lana | 8 ECTS
-
Modulua 4. Aipamenak [30 ECTS]
Materia 12. | 30 ECTS
Atzerriko Hizkuntza (Ingelera). Aipamena *12.1. Atzerriko Hizkuntzaren Didaktika I | 6 ECTS
12.2. Ingelera Lehen Hezkuntzako Irakasleentzat II | 6 ECTS
12.3. Baliabide Didaktikoen Erabilera Kreatiboa Lehen Hezkuntzako Gelan | 6 ECTS
12.4. Atzerriko Hizkuntzaren Didaktika II | 6 ECTS
12.5. Ingelera Lehen Hezkuntzako Irakasleentzat II | 6 ECTS
Materia 14. | 30 ECTS
Curriculumean Sakontzea. Aipamena *14.1. Zientzien Diziplinarteko Ikaskuntzarako Metodo Aktiboen Laborategia | 6 ECTS
14.2. Errealitatearen Diziplinarteko Ikuspegia | 6 ECTS
14.3. Gorputz Adierazpena eta Komunikazioa | 6 ECTS
14.4. Tutorearen Funtzioa | 6 ECTS
14.5. Ingelera Lehen Hezkuntzako Irakasleentzat I | 6 ECTSMateria 13. | 30 ECTS
Gorputz Hezkuntza. Aipamena13.1. Gorputz Hezkuntzaren Didaktika | 6 ECTS
13.2. Gorputz Adierazpena eta Komunikazioa | 6 ECTS
13.3. Jolasa eta Kirola | 6 ECTS
13.4. Gorputzaren Osasuna | 6 ECTS
13.5. Konpetentzia Motorea | 6 ECTS* Gradu Bikoitzeko ikasleek Atzerriko Hizkuntza eta Curriculumean Sakontzea aipamenen artean aukera dezakete.
-
Modulua 5. Teologia katolikoa eta bere pedagogia [24 ECTS]
Materia 15. | 24 ECTS
Teologia Katolikoa eta bere Pedagogia15.1. Tradizio Soziokulturalak eta Erlijioen arteko Elkarrizketa | 6 ECTS
15.2. Kristau Mezua | 6 ECTS
15.3. Eliza, Sakramentuak eta Morala | 6 ECTS
15.4. Erlijioaren Pedagogia eta Didaktika Eskolan | 6 ECTS
Ikasketa plana
Primero | Segundo | Tercero | Cuarto | ||
---|---|---|---|---|---|
Formación Básica | 36 | 24 | |||
Obligatoria | 24 | 24 | 42 | 12 | |
Optativa | 12 | 18 | |||
Prácticas | 18 | 12 | |||
Trabajo Fin de Grado | 12 | 30 | |||
TOTAL | 60 | 60 | 60 | 60 | 240 |
Pendiente de aprobación
Lehen seihilekoa
Psicología del desarrollo | 6 ECTS |
Didaktika orokorra | 6 ECTS |
Hezkuntzaren antropologia eta historia | 6 ECTS |
Gizartea eta eskola | 6 ECTS |
Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak I | 6 ECTS |
Bigarren seihilekoa
Psicología de la educación | 6 ECTS |
Ikerketa metodoak eta teknikak | 6 ECTS |
Familia eta eskola | 6 ECTS |
Matematika eta bere didaktika | 6 ECTS |
Adierazpen Plastiko, Bisual eta Musikala | 6 ECTS |
Lehen seihilekoa
Hezkuntza premia berezien oinarri psikopedagogikoak | 6 ECTS | Deskargatu |
Ciencias naturales y su didáctica I | 6 ECTS | Deskargatu |
Gorputz hezkuntza eta bere didaktika | 6 ECTS | Deskargatu |
Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak II | 6 ECTS | Deskargatu |
Ikastetxeen antolamendua | 6 ECTS | Deskargatu |
Bigarren seihilekoa
Hizkuntza eta literaturaren didaktika I | 6 ECTS | Deskargatu |
Matematika eta bere didaktikak II | 6 ECTS | Deskargatu |
Tradiciones socioculturales y diálogo interreligioso | 6 ECTS | Deskargatu |
Praktikak I | 12 ECTS | Deskargatu |
Lehen seihilekoa
Ciencias sociales y su didactica I | 6 ECTS | Deskargatu |
Hizkuntzaren eta literaturaren didaktika II | 6 ECTS | Deskargatu |
Arte Hezkuntza eta bere Didaktika | 6 ECTS | Deskargatu |
Matematika eta bere didaktika III | 6 ECTS | Deskargatu |
English for primary teachers I | 6 ECTS | Deskargatu |
Juego y deporte | 6 ECTS | Deskargatu |
Errelitatearen disziplinarteko ikuspegia | 6 ECTS | Deskargatu |
El mensaje cristiano | 6 ECTS | Deskargatu |
Bigarren seihilekoa
Ciencias naturales y su didáctica II | 6 ECTS | Deskargatu |
Gizarte zientziak eta bere didaktika II | 6 ECTS | Deskargatu |
Hizkuntzen tratera bateratua | 6 ECTS | Deskargatu |
Foreign language teaching I | 6 ECTS | Deskargatu |
Creative use of teaching resources in the primary classroom | 6 ECTS | Deskargatu |
Gorputz hezkuntzaren didaktika | 6 ECTS | Deskargatu |
Gorputz adierazpena eta komunikazioa | 6 ECTS | Deskargatu |
English for science teachers | 6 ECTS | Deskargatu |
La Iglesia, los sacramentos y la moral | 6 ECTS | Deskargatu |
Lehen seihilekoa
Praktikak II – Orokorra | 18 ECTS | Deskargatu |
Praktikak II | 12 ECTS | Deskargatu |
Praktikak II | 12 ECTS | Deskargatu |
Praktikak II | 12 ECTS | Deskargatu |
Bigarren seihilekoa
Gradu bukaerako lana | 6 ECTS | Deskargatu |
Ética y deontología profesional | 6 ECTS | Deskargatu |
Matematika eta bere didaktika IV | 4 ECTS | Deskargatu |
Foreign language teaching II | 6 ECTS | Deskargatu |
English for primary teachers II | 6 ECTS | Deskargatu |
Salud corporal | 6 ECTS | Deskargatu |
Gaitasun motorra | 6 ECTS | Deskargatu |
Función tutorial | 6 ECTS | Deskargatu |
Laboratorio de métodos activos para el aprendizaje interdisciplinar | 6 ECTS | Deskargatu |
Erlijioaren didaktika eta pedagogia eskolan | 6 ECTS | Deskargatu |
Educación física
- Juego y deporte
- Gorputz Hezkuntzaren Didaktika
- Gorputz adierazpena eta Komunikazioa
- Salud Corporal
- Competencia motriz
Lengua extranjera
- Inglés para profesores de primaria
- Inglés para profesores de Primaria 2
- Didáctica de la Lengua Extranjera 1
- Didáctica de la Lengua Extranjera 2
- Uso creativo de Recursos Didácticos en el aula de primaria
Educación musical
- Desarrollo de la expresión musical y su didáctica
- Ritmo, movimiento y Danza
- Formación Instrumental y Audiciones Musicales
- Educación Vocal y Canto
- Agrupaciones musicales
Ciencia, cultura y tecnología
- Visión interdisciplinar de la realidad
- Pensamiento computacional y educación digital
- Transmisión de la lengua y la cultura vasca
- Innovación en el aula
- El Método científico en el aula de primaria
Audición y lenguaje
- Estrategias específicas para la intervención de personas con discapacidad auditiva
- Estrategias generales de intervención en audición y lenguaje
- Métodos para la intervención en audición y lenguaje
- Modelos y propuestas generales de evaluación en audición y lenguaje
- Respuesta a necesidades específicas
Praktikak
Praktikak ezinbesteko prozesua dira irakaskuntzaren lanbidean murgiltzeko, eta ikaslearen prestakuntza praktikoa sendotu eta indartzeko, kalitatezko prestakuntza bat lortzeko asmoz.
BAMeko ikasleek EAEko hezkuntza sare nagusietako ikastetxeetan egingo dituzte euren praktikak, praktiketako prestakuntza zentro gisa onartuta dauden ikastetxeetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta unibertsitatearen arteko hezkuntza-lankidetzarako hitzarmenari esker. Horrez gain, BAMek europar herrialdeetako ikastetxeetan praktikak egiteko akordioak ere sinatu ditu.
Asignatura: Practicum I
Curso y semestre: | 2º curso 2º semestre |
Créditos: | 12 |
Periodo de prácticas: | 5 semanas |
Asignatura: Practicum II – Educación Primaria
Curso y semestre: | 4º curso 1º semestre |
Créditos: | 12 |
Asignatura: Practicum II – Mención
Curso y semestre: | 4º curso 1º semestre |
Créditos: | 18 |
Ikasleek praktiketako mintegietan parte hartuko dute. Mintegi horietan, unibertsitateko irakasle tutoreak praktiketako ikasleari lagunduko dio ikastetxearen eta ikasgelaren errealitateari buruzko gogoeta egiten, bakarka zein taldean.
Praktiketako lana gidatzeko ikasleek BAMeko tutorearen jarraibideak izango dituzte, batetik, eta, bestetik, praktiketako ikastetxeko tutorearen ikuskaritza eta laguntza izango dute.
Praktiketako ikasleak ikastetxearen eta gelaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko datuak aukeratu eta aztertuko ditu, eta gelako esku-hartzea planifikatu eta gelaratuko du. Egindakoaren inguruko hausnarketak idatziko ditu praktikaldiari buruzko txostena osotuz.
Gradu amaierako proiektua
Graduko ikasketen amaieran Gradu Bukaerako Lana egin beharko da. Lan hori ikasketa planen azken aldian egingo da eta titulazioan hartutako prestakuntzarekin bat datozen ezagutza, trebetasun eta jarrerei lotutako gai bat sakontzera bideratu beharko da, oinarrizko prestakuntzaren esparruan, arloetako didaktiketan edo aipamen jakin batean.
Gradu Bukaerako lana proiektu, txosten edo azterlan originala da eta idatzizko formatuan entregatu beharko du ikasleak. Horrez gainera, lanaren ahozko defentsa egin beharko du epaimahai baten aurrean.
Gradu Bukaerako Lanaren gaia graduan zehar egindako ikasketekin lotuta egongo da, eta graduan zehar landutako ezagutzetan sakontzeko eta ikertzeko aukera emango dio ikasleari. Gaia edozein izanda ere, lan mota desberdinak egin daitezke: lan bibliografikoak, azterlan monografikoak edo konparatiboak; ikerlanak; material didaktikoen diseinu eta ekoizpen lanak.
Lan honetan ikasle bakoitzak lan autonomoa egingo du tutore baten gidaritzapean.
Gradu Bukaerako lana tutore baten laguntzarekin egiten da. Tutoreak ikasketa-prozesua gidatu, orientatu eta dinamizatu egingo du, baina ikaslearen lan pertsonala izango da nagusi Gradu Bukaerako Lanean.
Elementu hauek ebaluatuko dira:
- Gradu Bukaerako Lanaren txostena
- Gradu Bukaerako Lanaren elaborazio prozesua
- Gradu Bukaerako Lanaren aurkezpena eta defentsa epaimahaiaren aurrean
Nazioarteko programak
BAMek lankidetza-hitzarmenak ditu (ErasmusPlus; Sicue; Erasmus Praktikak; EBtik kanpoko Atzerriko Praktikak…) hainbat unibertsitate-zentrorekin, eta horiei esker, ikasleek eta irakasleek mugikortasun-programetan parte har dezakete, bai nazio mailan bai nazioarte mailan.
Truke-esperientzia hauen helburu nagusia da ikasleen prestakuntza akademiko-profesionala hurrengo arloetan indartzea:
- Atzerriko hizkuntzaren hobekuntza.
- Ikuspuntu zabalago baten eskuratzea, garapen profesionalari dagokionez, bai akademikoan bai praktikoan.
- Nazioarteko trukearen bidez, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako etorkizuneko irakasleen lanerako oinarrizkoak diren gaitasunak garatzea (talde-lana, aniztasunari arreta, bakearen, justizia sozialaren eta elkartasunaren balioen garapena, besteak beste).
- Komunikazio pertsonala eta kulturartekoa hobetzea.
- Nazioarteko unibertsitateekin lankidetza-sareak indartzea.
- BAMeko ikaslea izatea eta helmugako unibertsitatean egonaldia hasi aurretik Graduaren lehen bi ikasturteetako gutxienez 114 ECTS gaindituta izatea.
- Europar Batasuneko herritarra izatea.
- Ingeleseko C1 maila eta/edo alemanez edo frantsesez B2 maila ziurtatzea. Bestela, Deustuko Unibertsitateko hizkuntza mailako barne-proba gainditzea (ahozkoa eta idatzizkoa).
- BAMek eskaera onartzea, honako irizpideak kontuan hartuta:
- Eskatutako hizkuntza-maila
- Espediente akademiko ona izatea
- Heldutasuna eta motibazio pertsonala
- Atzerriko unibertsitateak eskaera onartzea.
Egonaldia seihileko batekoa edo ikasturte osokoa izan daiteke, eta Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasketa-planaren hirugarren ikasturteko 30 edo 60 ECTS egin beharko dira, aurreikusitako gaitasunak eskuratzea bermatuz.
BAMeko ikasleek atzerriko unibertsitateetan ikasitako irakasgaien curriculum-aitorpena nazioarteko mugikortasun-programen aitortza-araudiaren arabera kudeatuko da.
Arduradunaren kontaktua
Itxaso Vazquez Villa
E-mail:
Despacho: 115
Información adicional
Oficina de Relaciones Internacionales (Campus de Bilbao)
Avda. de las Universidades 24
48007 Bilbao
Tel.: 944 139 288
Email:
Jarduerak eta prestakuntza osagarria
Unibertsitateko Pastoral Zerbitzuak kristau nortasuna bultzatzen du unibertsitatearen eremuan eta hezkuntzaren eremu profesionalean, irakasle zereginaren zentzu sakona bilatzeko: kristau izatea zelan ulertzen den eskolan eta kristau antropologiaren oinarrizko elementuak, besteak beste.
Unibertsitateko Pastoraleko Elizbarruti-idazkaritzarekin batera lan egiten dugu. Gure proiektuak bi ardatz nagusi ditu:
Esku-hartze proiektua bi esku-hartze motatan oinarritzen da:
- Elkartasun ariketa ahalbidetu, irakaslearen zereginarekin lotutako proiektuen bidez: esku-hartzea sozio-eskolarako laguntza proiektuetan, Ekuadorren lan-esperientziak, Ipar-Hego Tailerra, garapenerako hezkuntza esperientziak ezagutu eta edukitzea, herri hezkuntza ezagutu eta bizitzea, parte hartzea. Kidenda kanpainak eta bidezko merkataritzara hurbiltzea, besteak beste.
- Gaur egun eskolan kristau izateak esan nahi duenaren inguruan hausnartzeko, ospatzeko eta barneratzeko guneak sustatu: hausnarketa mintegiak, hitzaldiak edo esperientziak partekatzeko hitzaldiak, zine forumak, otoitz eta ospakizun guneak.
Proposatutako ekintzak antolatzen lagundu edo besteren bat proposatu gura
izanez gero, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanean gurekin email honen
bidez:
Garapen profesionala
Lehen Hezkuntzako Gradu ikasketek Lehen Hezkuntzako irakasle gisa aritzeko gaitasuna ematen dute, bai eskola publikoetan, bai itunpeko eta ikastetxe pribatuetan.
Lehen Hezkuntzako irakasleak, lankidetzan eta talde-lanean oinarrituta, honako hau egiteko gai izango da:

Gaien eta moduluen programazioa egitea, baita ikasleen ikaskuntza-prozesua ebaluatzea ere.

Ikasleen hezkuntza-orientazio integrala egitea, zerbitzu eta sail espezializatuekin lankidetzan.

Emandako irakaskuntza-, kudeaketa- eta zuzendaritza-jarduerak koordinatzea.

Irakaskuntza-prozesuen etengabeko hobekuntzarako ikertzea eta berritzea.
Gaitasun orokorrak
- Pentsamendu kritikoa: gauzen arrazoiaren gainean eta norberaren eta inoren ideiak, ekintzak, balorazioak eta iritziak zertan oinarritzen diren galdetzeko buru joera da.
- Ahozko komunikazioa: Hitzen bidez norberaren ideiak, ezaguerak eta sentimenduak argi eta egoki adieraztea, egoeraren eta entzuleen ezaugarrietara egokituz, haien ulerkuntza eta atxikimendua lortzeko.
- Idatzizko komunikazioa: Beste pertsona batzuekin eraginkortasunez erlazionatzea, norberak pentsatzen edota sentitzen duena argi adieraziz, idazkera eta adierazpide grafikoak lagun dituela.
- Sen etikoa: Norberaren edo besteen on moralera positiboki makurtzea (hau da, ongia den edo esan nahi duen guztira, zentzuzko bizipena den guztira, pertsonaren errealizazioa dakarren guztira, justizia den edo esan nahi duen guztira) eta on moral horretan irautea.
- Talde lana: Helburu berberak lortzeko, beste pertsona, arlo eta erakunde batzuekin bat egitea eta lankidetza aktiboan jardutea.
Berariazko gaitasunak
Berariazko gaitasun hauek, abenduko ECI/3857 aginduarekin bat datoz:
- Ikastetxeko proiektu komun eta konpartitu bat diseinatzea, garatzea, jarduerarako erreferente etengabe bezala erabiltzea eta ebaluatzea; proiektu horren helburuak eta ezaugarriak dira nesken eta mutilen arteko hezkuntza berdinzale eta inklusiboa sustatzea, estereotipo murriztaileak gainditzen saiatzea, balio demokratikoen arabera heztea, ingurumena errespetatzea eta irisgarritasun unibertsala lortzea.
- Ikaskuntza-egoera egokiak diseinatzea eta garatzea, bai norberaren kabuz eta bai beste irakasle batzuekin batera, talde bakoitzeko ikasleek eskura ditzaten bilatzen diren helburuak.
- Ikaskuntzaren ebaluaketa zorroztasunez planifikatzea, eta prozesua eta lortutako ikaskuntza ebaluatzea; ebaluatzea, halaber, gaitasunen lorpen maila eta aplikatutako programa eta estrategia didaktikoak ere, emaitzetatik ondorioztatzen diren hobekuntzak txertatuz.
- Ikasleak modu eraginkorrean orientatzea eta laguntzea, bai banaka eta taldeka, batez ere behar bereziak dituztenak, haien garapen integralari laguntzeko (pertsonala, soziala eta akademikoa), familien lankidetzarekin.
- Modu garbi eta zuzenean komunikatzea, irakaskuntzaren hizkuntzaz, ahoz eta idatziz, irakaskuntza-lanbidearekin zerikusia duten testuinguruetan, bai mintzakide espezializatuei eta bai espezializatu gabekoei.
- Familiaren, gizartearen eta ikastetxearen arteko lankidetza-sareak eratzea, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapenari laguntzeko, ikaskuntzaren zerbitzuan jarritako baliabideak optimizatzeko eta gizartearen eraldaketa sustatzeko.
- Norberaren garapen profesionalaren protagonista izatea, elkarlanean, irakaskuntza-funtzioa etengabe hobetuz, aldaketa eta aurrerapen zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokituz, eta prestakuntza- eta ikerketa-proiektuetan parte hartuz.