Skip to main content

Uncategorised

Prestakuntza osagarria

Prestakuntza osagarria

Hezkuntza-komunitate osoari zuzendutako prestakuntza osagarria eskaintzen dugu, ikastaro, tailer eta beste jarduera batzuen bidez, trebetasunak eta gaitasunak indartzeko, irakaskuntza-lanbidea garatzeko tresnak eskuratzeko eta gure hezkuntza-bokazioan sakontzeko.

Bizi garen munduko errealitateari zabalik dagoen prestakuntza da, hezkuntza integrala, justizia, aniztasuna eta elkartasuna sustatzen dituena, eta ekintzara eta konpromisora bultzatzen duena.

Ikastaro, tailer edo jardueraren bat proposatu nahi baduzu, idatzi helbide honetara: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

  • Ikastaroak

  • Tailerrak

  • Beste proposamen batzuk

Irakurri gehiago …Prestakuntza osagarria

  • Hits: 49

Ospatu

Ospatu

OTOITZA / OSPAKIZUNA

Ikasturtean zehar, eta bereziki garai liturgiko batzuetan, isiltasunerako, otoitzerako eta unibertsitate-ospakizunerako hainbat espazio eskaintzen dizkizugu.

Elizbarrutiko pastoraltzarekin koordinatuz, otoitz eta ospakizun- eta sakramentu-dimentsioa zaintzeko zenbait gunetan parte hartzen lagundu ahal dizugu.

Irakurri gehiago …Ospatu

  • Hits: 39

GERTU

GERTU

GERTU

GERTU nor naizen jabetzeko eta bizia, indarra, zentzua… ematen didan horretaz jabetzeko eta sakontzeko espazioa da. Nire barnekotasuna, bizitzaren zentzua, deskubritzeko, ulertzeko eta zaintzeko espazioa.

GERTU BAMen barnekotasunean hezteko proposamena da. Barnekotasunean heztea barrura begiratzen irakastea da: sentimenduak, emozioak, isiluneak, bilaketak… esperimentatzen ari naizenari buruz hausnartzeko gaitasunean heztea da, izena jartzea…

6 orduko 4 tailerren bidez, eguneroko bizitza modu kontzienteago eta sakonagoan bizitzera gonbidatzen zaitugu.

  • 1. tailerra. ¡Qué regalo de Vida!
  • 2. tailerra. ¡Adelante, pueden pasar!
  • 3. tailerra. El amor me envuelve y elijo... ¡de verdad!
  • 4. tailerra. Aprender a vivir lo que soy. ¡Gracias!

GERTU tailerretan… pertsonalki eta taldean ekinez ikasten dugu. Gorputzaren lanetik, isiltasunetik, barneratzetik, kontenplaziotik, elkarrizketatik … abiatuz, bide bati ekingo diogu, gidatuta, garenarekin, izan nahi dugunarekin, gure barnealdearekin, Jainkoarekin konektatzeko.

Irakurri gehiago …GERTU

  • Hits: 35