Skip to main content

Uncategorised

Hezkuntza eredua

Hezkuntza eredua

BAMen HEZKUNTZA EREDUA

BAMen Hezkuntza Eredua gure hezkuntza-proposamenaren erreferentzia eta ardatza da. Esparru hori gure hezkuntzako esku-hartzearen ildoak bideratzeko abiapuntua da, eta egin nahi dugun bidea adierazten du. Hezkuntza-eredua da gure hezkuntza-prozesuaren norabidea markatzen duen gida.

Hezkuntza-ereduaren elementuak irakaskuntza-lanaren ardatza dira, gure ikasleei helarazi nahi zaien irakaskuntza-ikaskuntza eredua, eta funtsezko lekua dute Eskolaren arkitektura pedagogikoari eta gure Eskola Proiektuari buruzko erabakiak hartzerakoan.

  • KONPETENTZIEN GARAPENEAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA

    Ikasgelan egiten diren irakatsi eta ikasteko jardueren helburua hauxe da: ikasleengan beharrezkoak diren baliabide kognitiboak, ezagutza teorikoak eta metodologikoak, jarrerak, trebetasunak eta hautemateko, ebaluatzeko, aurrea hartzeko eta erabakitzeko eskemak mobilizatzeko gaitasuna garatzea, ikastetxe batean eta lehen hezkuntzako zein haur hezkuntzako gela batean gertatzen diren egoerei aurre egiteko asmoz.

  • DIZIPLINARTEKO IKASKUNTZA

    Etorkizuneko irakasleak, diziplina bakoitzaren ezagutza sakona izateaz gain, diziplinarteko ikuspegia integratuko du bere proposamen pedagogikoetan.

  • IKASKUNTZAREN EBALUAZIOA

    BAMen hezkuntza ereduak ebaluazio formatiboaren garrantzia azpimarratzen du, ezagutza eraikitzeko prozesuaren motor gisa; izan ere, horrekin lotuta dago bai zer eta nola irakasten den, bai zer eta nola ikasten den.

  • PENTSAMENDU ZIENTIFIKOAREN GARAPENA BULTZATZEA

    Kultura zientifikoa garatzea ezinbestekoa da erronka zientifiko, tekniko eta pedagogikoen aurrean hartzen diren erabakiei buruz ikuspegi kritiko eta zorrotzarekin hausnartzeko, eta horrek zientzia guztiak, formalak, sozialak eta naturalak, sakon ezagutzea eskatzen du.

  • EBIDENTZIETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

    Ebidentzia enpirikoan eta ikerketan oinarritutako hezkuntza-eredu baten helburua irakatsi eta ikasteko estrategiak eta esku-hartzeak ikerketa eta ebaluazio zorrotzen bidez eraginkorra dela frogatu den horretan oinarritzen direla bermatzea da.

HEZKUNTZA-HARREMANA

Irakasle, ikasle eta komunitatearen arteko hezkuntza-harremana da ikaskuntza-prozesuaren ardatza. Hezkuntza-harreman horrek honako hauetan oinarritutako irakaskuntza-estiloa sortzen du:

  • Ikaslearen protagonismoa
  • Arreta pertsonalizatzea eta indibidualizatzea
  • Laguntza ematea hezkuntza-tresna gisa
  • Gogoeta, entzute aktiboa, komunikazioa, elkarrizketa, parte-hartzea eta talde-lana sustatzen dituzten hezkuntza-espazioak sortzea.

Irakurri gehiago …Hezkuntza eredua

  • Hits: 100

Plan estrategikoa

Plan estrategikoa

PLAN ESTRATEGIKOA IPARRORRATZA 2025-2030

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola hezkuntzako profesionalak prestatzera zuzendutako erakundea da, eta horregatik, maisu-maistren hasierako prestakuntzan espezializatutako unibertsitate-erakunde gisa dugun eginkizunari buruzko etengabeko hausnarketa egitea gure izaeraren parte da

Datozen urteetan murgilduko garen testuingurua konplexua eta desafiatzailea da. Hezkuntza-arloa berrikuntza eta eraldaketa handien garaian dago, eta BAMen ekarpena baliotsua eta bereizia izango da, bai hasierako prestakuntzan, bai irakasleen etengabeko prestakuntzan

Klaustroko kide guztiok jakitun gara gure inplikazioa ezinbestekoa dela plan honetako proiektu estrategikoen aurrerapenean laguntzeko, nor bere lekutik, bere eskumenetatik, bere interes eta konpromisoetatik. Ibilbide partekatua eta kolektiboa da; ziur gaude elkarrekin gai izango garela ikerketarako eta ezagutzaren transferentziarako dugun gaitasun indartzeko, eta hezkuntzako profesional kritikoak eta konprometituak prestatzeko gizarte-erronkari erantzuteko.

Lanean jarraituko dugu, etorkizuneko hezkuntza hobetu eta ehuntzen

5 LEHENTASUN ESTRATEGIKO ETA 8 PROIEKTU

Plan honek datozen urteetarako 5 lehentasun estrategiko eta eskolaren ekintza-plana biltzen ditu, eta 8 proiektu estrategiko eta adierazle ezartzen ditu aurrerapausoak neurtzeko.

  • P1. Eskaintza berriak aztertu, diseinatu eta merkaturatzeko prozesua martxan jartzea behar berriei erantzuteko eta gure diru-sarreren iturria dibertsifikatzeko

  • P2. Ikerketa-jarduera sendotzeko plana garatzea, hezkuntza-sistemaren oinarrizko espezializazio-ildoetan arreta jarriz

  • P3. Gizartea eraldatzeko prestakuntza zabaltzea

    P4. Euskararen eta euskal kulturaren ikaskuntza eta transmisioa indartzea

    P5. Komunikazio-plan berria diseinatu eta hedatzea

  • P6. EBI zentroen sarearekin batera egindako lana indartzea

    P7. Gure ikasle ohiekiko harremana antolatzea eta indartzea

  • P8. Etorkizunerako talde-lanaren eta parte-hartzearen antolaketa eta dinamikak diseinatzea, eskolako eguneroko jardueraren eta hausnarketa honetatik eratorritako proiektu estrategikoen inguruan

Irakurri gehiago …Plan estrategikoa

  • Hits: 85

Izapideak

Izapideak

Hemen aipatzen diren izapideetako edozein egin aurretik, begiratu hemen prozedura akademikoak eta administraritzakoak egiteko egutegia.

Kudeaketa motak

  • Zure matrikularekin lotutako edozein eskabide egiteko (matrikula aldaketa, matrikula ezeztatzea, talde aldaketa, e.a.) agiri hau behar bezala bete beharko duzu eta idazkaritzara eraman zinatuta. Begiratu prozedura akademikoetarako epeak.

    DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

  • Eskatu ahal dituzun ziurtagiriak:

    • Ikasketa-agiri Pertsonala
    • Matrikula-ziurtagiria
    • Besteak

    Ziurtagiriak eskatzeko, inprimaki hau bete (inprimakia deskargatu) eta Idazkaritzara bidali beharko duzu, beharrezkoak diren dokumentuekin batera. Inprimakian bertan aurkituko dituzu eskaera egiteko argibide guztiak.

    Eskaera osoa jaso eta 5 laneguneko epean eskuratu ahal izango dira ziurtagiriak. Posta bidezko bidalketa eskatzen bada, posta bidezko bidalketa berandutzen den egunak gehituko zaizkio.

    Ziurtagiria eskatu eta hurrengo hiru hilabeteetan jaso beharko da. Epe horretan jasotzen ez bada, berriro eskatu eta dagozkion tasak ordaindu beharko dira.

    Ziurtagiria beste persona batek jasotzea nahi baduzu, ziurtagiriaren jabeak sinatutako (baimena) ekarri edo bidali beharko ditu Idazkaritzara, bertan adierazten diren dokumentuekin batera.

    Ziurtagiria postaz bidaltzea ere eskatu daiteke. Horretarako, ziurtagiria postaz bidaltzeko eskaera orria, ziurtagiriaren jabeak behar bezala beteta bidali beharko ditu Idazkaritzara, adierazten diren dokumentuekin batera.

    Gradu bikoitzeko ikasleek ziurtagiria emateko bi eskaera egin beharko dituzte, bat ikasitako gradu bakoitzeko.

    Ziurtagiri Akademiko Pertsonalaren kopia konpultsatu bat behar izanez gero, jakinarazten dizugu BAM ez dela unibertsitate publikoa eta langileen artean ez dagoela funtzionario publikorik. Hori dela eta, ez dugu kopia konpultsaturik ematen.

    Kopia konpultsatu bat emateko hau egin dezakezu:

    • Notaritza batera joan.
    • Kopia sinple bat eta jatorrizkoa aurkeztea (erkatzeko) dokumentuaren hartzailea izango den eta egiaztatu behar duen erakundean.

    DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

  • Ikasketak aldatu eta beste unibertsitate batean matrikulatu nahi dut

    Begoñako Andra Mari irakasleen unibertsitate eskolan graduko ikasketa ofizialak hasi badituzu eta amaitu ez badituzu, eta ziklo bereko ikasketa ofizialak Espainiako beste unibertsitate batean matrikulatu nahi badituzu, BAMen espedientea lekualdatzeko eskatu behar duzu.

    BAMen ikasketak utzi eta ziklo bereko beste ikasketa ofizial batzuk beste unibertsitate batean matrikulatu nahi dituenarentzat ezinbestekoa da Ziurtagiri Akademiko Ofiziala edo espedientea lekualdatzeko eskaeraren egiaztagiria aurkeztea.

    Lekualdaketa horren bidez, uzten den ikasketaren ziurtapen-erantzukizuna beste unibertsitate bati eskualdatzen zaio, lortutako kredituak transferentzia moduan sartu behar baitira ikasketa berriko dokumentu ofizialetan.

    Ziurtagiri akademiko ofiziala BAMetik beste unibertsitate batera bidaltzen da.

    Beste unibertsitate batean ikasketak aldi berean egin nahi ditut

    Begoñako Andra Mari irakasleen unibertsitate eskolan graduko ikasketa ofizialetan matrikulatuta bazaude eta ziklo bereko ikasketak Espainiako beste unibertsitate batean aldi berean egin nahi badituzu, BAMen espedientea lekualdatzeko eskatu behar duzu, ikasketak aldi berean egiteko dela zehaztuz.

    Espedientea lekualdatzeko eskabidearen frogagiri hori aurkeztea ezinbestekoa da BAM unibertsitatean ikasketa ofizialetan matrikulatuta jarraitzen duenarentzat eta ziklo bereko ikasketa ofizialak aldi berean beste unibertsitate batean matrikulatu nahi dituenarentzat.

    Kasu horretan, ez da ziurtapen-erantzukizunik eskualdatzen, eta ez da transferentziarik egiten, BAMen ikasketak hasi baitituzu baina ez baitituzu amaitu; izan ere, haiekin aurrera jarraitzen baituzu.

    Ziurtagiri akademiko pertsonala egin eta bidaltzen da, BAMetik beste unibertsitate batera ikasketak aldi berean egiteko.

    Salbuespena da ziklo bereko bi unibertsitate-espediente ofizial aktibo daudela.

    Eskaera

    Espedientea Espainiako beste unibertsitate batera lekualdatzea eskatzeko, ezinbestekoa da Onarpen Gutuna lortzea, beste unibertsitatean ikasketak aldi berean egin ahal izateko.

    Eskabide-orria bete, sinatu eta aurkeztu beharko duzu, dagozkion tasak ordaindu izanaren frogagiriarekin eta eskatutako dokumentazioarekin batera (inprimaki horren atzealdean dago zehaztuta).

    Posta arruntez, posta elektronikoz edo aurrez aurre eska dezakezu BAMeko Idazkaritzan.

    DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

  • Oinarrizko Prestakuntzako kredituak aitortzea, aurretik Graduko ikasketa ofizialak egin badituzu:

    Gizarte eta Zuzenbide Zientzietako graduetan, oinarrizko formakuntzari dagozkion ikasgaiak automatikoki aitortuko dira, gehienez 36 ECTS.

    Indarrean dagoen legeriaren arabera, Oinarrizko Prestakuntzako kredituak nahitaez aitortu behar badira, BAM Unibertsitate Eskolak aitorpenen aurretiazko txostena prestatuko du.

    Txosten horretan, datorren ikasturterako matrikularen baldintzak zehaztuko dira.

    Aitorpenak matrikula egin ondoren gauzatuko dira.

    IRAKASGAIAK AITORTZEA

    Matrikula egin ondoren, irakasgaiak aitortzea eskatu ahal izango duzu, egoera hauetakoren bat aintzat hartuta:

    • Lehenagoko maila bereko edo goragoko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin badituzu (amaituta eduki edo ez),.
    • Lehenagoko maila bereko unibertsitate-ikasketa ez ofizialak egin badituzu (amaituta eduki edo ez).
    • Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak egin badituzu (Goi Mailako Heziketa Zikloa) (Graduetan bakarrik).
    • Unibertsitatean beste jarduera batzuk egin badituzu (kultur, kirol, ikasleen ordezkaritza edo elkartasun eta lankidetza jarduerak) (Graduetan bakarrik)
    • Lan- edo lanbide-esperientzia baduzu.

    ESKAERA AUKEZTEKO EPEA ETA TOKIA:

    • Sarrera berriko ikasleek: matrikula egiterakoan
    • Matrikula berritzen duten ikasleek: Kontsultatu prozedura akademikoak eta administraritzakoak egiteko egutegia.

    INPRIMAKI ETA DOKUMENTAZIOA

    Deskargatu Kredituak aitortzeko eskaeraren inprimakia. Bertan, informazio guztia eta tramitazioan eskatuko dizuten dokumentazioa aurkituko dituzu.

    ZEIN DOKUMENTO AURKEZTU BEHAR DITUT?

    Horretarako, eskabide-orria aurkeztu behar duzu Idazkaritza Orokorrean, behar bezala beteta eta agiri hauek erantsita:

    • Lehenago egindako unibertsitate-ikasketak (ofizialak eta ez ofizialak) aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
      • Ikasketa-espediente pertsonala; fotokopia konpultsatua (edo fotokopia eta jatorrizkoa, alderatu ahal izateko).
      • Aitorpenaren jatorri izango den irakasgai bakoitzaren programa (gainditu zenuen ikasturtekoa), eskaini zuen Ikastegiak zigilatuta.
    • Unibertsitateaz kanpoko goi-mailako ikasketak (Goi Mailako Heziketa Zikloa) aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
      • Ikasketa-espediente pertsonala; fotokopia konpultsatua (edo fotokopia eta jatorrizkoa, alderatu ahal izateko).
    • Kultur, kirol, ikasleen ordezkaritza, elkartasun eta lankidetza jarduerengatik lortutako kredituak aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
      • Jarduera hauetan lortutako kredituen ziurtagiriak
    • Lan- edo lanbide-esperientzia aintzat hartuta irakasgaiak aitortzeko:
      • Curriculum vitaea
      • Lan-bizitza
      • Aintzat hartzekoak diren merezimendu guztien egiaztagiriak.

    DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

  • Behin BAMeko ikasketak gaindituta, lortu duzun gradu akademikoari dagokion titulua eskatu ahal izango duzu.

    Ikasleak Deustuko Unibertsitatean egin beharko eskaera.

    Sartu Deustuko Unibertsitatearen web-orrian (“Tituluen eta diplomeen eskaera” atalean) eskabide-inprimakia eta honen inguruko informazio guztia aurkitzeko.

    Horretarako, ikasleak honako baldintza hauek bete beharko ditu aldez aurretik:

    • Matrikula tasak ordainduta izatea.
    • Espedienteko dokumentazioa osorik edukitzea

    Lehen matrikulan ikasleak Batxiler edo Heziketa Zikloko titulua eskatu izanaren frogagiria aurkeztu badu, ondoren jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztu beharko ditu (erkatzeko), bere espedienteko dokumentazioa osatuta egon dadin. Bestela, ezin izango du titulua eskatu ikasketak amaitzen dituenean.

    Gradu bikoitzeko ikasleek titulu ofiziala emateko bi eskaera egin beharko dituzte, bi titulazio lortuko baitituzte (bat ikasitako gradu bakoitzeko).

  • DECA ikasketak gainditu eta Irakasle titulu ofiziala emateko eskaera egin ondoren, ikasleak DECA titulua eskatu ahal izango du.

    Irakasteko Gaitasunaren Eliz Agiria Espainiako Gotzain-konferentziak luzatzen du. Hala ere, Deustuko Unibertsitatea arduratzen da tramitazioaz, BAM eskolan ikastaroa egin eta osatu dutenen kasuan.

    2022ko urtarrilaren 2tik aurrera, pertsona bakoitzak zuzenean egin beharko du izapidea, Espainiako Apezpikuen Batzarraren webgunean eskuragarri egongo den aplikazioaren bidez.

    Gaiei dagozkien 24 ECTS kredituak gainditu dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko duzu. Ziurtagiri hori aldez aurretik eskatu beharko duzu Deustuko Unibertsitateko Idazkaritza Orokorrean.

  • Interesatuak berak ezinezko balu ezarpenak egitea, ondorengo dokumentua bete beharko da horretarako baimendutako pertsonaren datuekin, baita bien NAN dokumentuaren fotokopia ere.

    DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

  • Dokumentazioa postaz bidaltzeko eskatu nahi baduzu, inprimaki hau bete eta idazkaritzara bidali beharko duzu.

    DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

  • Ordainketarako helbideratzearen aldaketarik jakinarazi behar baduzu, dokumentu hori deskargatu, bete, eta Idazkaritzan entregatu beharko duzu.

    Gogoratu ikasleak eta banku-kontu berriaren titularrak sinatu beharko dutela.

    DOKUMENTUAK DESKARGATZEA

  • ISM/386/2024 Aginduak, apirilaren 29koak, aukera ematen du kotizazioak zenbatzeko, 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako kanpoko prestakuntza- eta ikasketa-praktikaldiengatik. Horretarako, beharrezkoa da eskatzaileak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak hitzarmen berezi bat edo akordio formal bat sinatzea.

    Nork harpidetu dezake?

    Hitzarmen hau 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen ordaindu gabeko prestakuntza-praktikak egin dituzten unibertsitateko ikasleek sina dezakete.

    Eskaera egiteko modua eta epea

    Hitzarmen berezi hau sinatzeko eskaera 2024ko ekainaren 1etik 2028ko abenduaren 31ra bitartean aurkeztu daiteke, Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoan, “Izapideak eta kudeaketak” ataleko “Hitzarmen bereziaren datuen alta, baja edo aldaketa” atalean adierazitako kanalen bidez.

    Nola eska dezaket BAMen praktikaldien edo prestakuntza-programen ziurtagiria?

    Ziurtagiria posta elektronikoz eskatzen da, idazkaritzara idatzita (This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.), interesdunaren NANaren argazki bat erantsiz. Ziurtagiri hori ematea doakoa da.

    Zer dokumentazio beharko dut Gizarte Segurantzaren aurrean, hitzarmen berezia izapidetzeko?

    Alta-eskaerekin batera, nahitaez, agiri hauek aurkeztu behar dira:

    • Eskatzaileak Gizarte Segurantzan duen identifikazio-agiriaren originala edo kopia (Nortasun Agiri Nazionala – IFZ – edo atzerritarraren nortasun-txartela – AIZ).
    • Praktikaldiak edo prestakuntza-programak egiaztatzen dituen ziurtagiria. Bertan, praktikak ordaindu diren ala ez eta zenbat iraun duten adierazi beharko da, praktikak zenbat egunetan egin diren jasoz.

    Nork hartzen ditu bere gain kotizazioak?

    Kotizazioa hitzarmen bereziaren sinatzailearen kontura izango da.

Irakurri gehiago …Izapideak

  • Hits: 188

Artikulu gehiago …